Joxe Mari Larrarte gogoan
Eubako seminarioan ikasi zuten ikasle-ohiek Joxe Mari Larrarte bidaniarra omendu nahi dute aurten, eta urtemugan Gabiria eta Eubako beste hainbat irakasle ere gogoan izango dituzte, tartean Koldo Sarasola.
Ikasle horietako bik, Joxe Mari Iriondo kazetariak eta Ricardo Badiola euskaltzainak, ondo gogoan dituzte seminarioak bizi izandako aldaketak eta aldi bakoitzeko pasadizoak."Oso urte ederrak izan ziren Eubako orduko ikasleontzat, baina oso urte gogorrak euskal kulturarentzat", esan dute.
Joxe Mari Iriondo "1956ko abuztuan" heldu zen Eubara. "Hamalau urte nituen orduan, eta ikasgelako nagusiena nintzenez, lider papera egokitu zidaten", azaldu du.
Urte haietan, ikasmaterialen falta zen eguneroko jardunaren ezaugarri nagusia. "Martin Elorza monsinoreak sortu eta Aita Luis Marik -horrela deitzen zioten ikasleek Larrarteri- eta Sarasolak moldatu zuten aditz-txostena besterik ez genuen, eta horrexekin ikasi genuen euskara: bizkaiera eta gipuzkera osotua", gaineratu du.
Eguneroko bizimoduari dagokionez, Iriondok "pasiotarren diziplina gogorra" du gogoan. "Errespetua izan zen nagusi, eta irakasleek ez ziguten behin ere gerra konturik aipatu", esan du.
Ildo horretan, Euba hizkuntzen arteko bizikidetasunaren eredu ere izan zen. "Lagun artean euskaraz egiten genuen, eta irakasleekin gazteleraz, baina bagenuen euskara ikasteko modu eraginkor bat: irakasleak testua irakurtzen zuen, guk entzun eta gero idatzi egin behar izaten genuen, entzundakoarekin ipuin bat osatuz".
"Nortasuna indartu"
Ricardo Badiola urte batzuk beranduago sartu zen Eubara, baina antzerako gogoetak egiten ditu: "Aita Luis Mariren eskutik ezagutu genuen euskal kultura eta gure izatea eta nortasuna indartu genuen bertan; horixe azpimarratuko nuke", adierazi du.
Bidaniako irakasle gogoangarri haren eraginez, Eubako ikasleek idazteari ekin zioten buru-belarri eskola barruko zereginetan. "Ebaluaketa orokorrean, sekulako pisu eta garrantzia zeukan Urbanidad y conducta izenekoak, eta gure idazkiak presta-tzerakoan denetariko liburuak erabiltzen genituen, baita euskarazkoak ere, hala nola, Loidiren Hamabost egun Urgainen, Xanti Onaindiaren Mila euskal olerki eder, Orixeren Urte guztiko meza-bezperak edo Mitxelenaren Euskal sinesmenaren poema", azpimarratu du Badiolak.
Iriondok ostegun arratsaldetako txangoez oroitzen da, eta fulbol partidez ere bai. Bizitza ordenatua zuten Euban: "Goizeko sei eta erdietan esnatu eta meza entzun ostean klasera joaten ginen", esan du.
Pasiotarren apaiztegian egun osoko jarduerak antolatzen ziren, "gaueko hamarrak laurden gutxiagotan oheratzen ginen arte". Aisialdirik ere ez zuten falta izan: "Ostegun eta igandeetan musika jartzen ziguten kanpoan: Vivaldiren Lau urtaroak, Iparragirreren Hara nun diran eta abar".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.