"Pertsonaien idiolektoa erabiltzen saiatu naiz"
Josu Penadesek (Bermeo, 1962) doktorego tesi ongi moldatua egin zuen Lauaxetaren lanaren eta ideologia buruz. Oraintsu, bigarren nobela argitaratu du, Etxea, izenburua bezain nobela minimalista planteamendu teknikoetan eta sakona joera zabalean.
Galdera. Etxea da gai nagusia eta pasarte batean etxea antropologia dela ere adierazten da.
Erantzuna. Nik ez nuke esango etxea denik nobela honen gai nagusia. Bai onartuko nuke bertan azaltzen diren gaien metafora dela etxea. Nobela honen sorreran hiru txinparta izan nituela esango nuke. Lehena izan zen gure mendebaldeko gizarteaz askotan esan ohi den zerbait, gizarte eskizoidea dela, hain zuzen. Horren adibide bat da, esaterako, publizitatearen eragina. Ez ditugun beharrak sorrarazten dizkigu publizitateak. Bigarren txinparta izan zen eskizofreniko bat hurbildu zitzaidala. Nik horrela esaten dut, dena delako pertsonaia hurbildu zaidala. Eta hori gertatzen zaidanean berarekin bizitzen hasten naiz. Elkarrekin joaten gara erosketak egiten edo paseoan, Eta egoera bakoitzean hark zer pentsatuko, esango, sentituko lukeen irudikatzen saiatzen naiz. Hirugarren txinparta piztu zitzaidan pentsatzen hasi nintzenean noren ikuspegitik begiratuta kontatu nahi nuen kontatu nahi nuena. Eta gogora etorri zitzaidan Mendebaldeko gizartea azkenengo berrogei-berrogeita hamar urteotan askoz ere gehiago aldatu dela azkenengo bost mendeetan baino.
"Nobelaren sorreran eskizofreniko bat hurbildu zitzaidan; nik horrela esaten dut, dena delako pertsonaia hurbiltzen zaidala"
"Asier eskizofrenikoa da. Ezin da bizitzaren neurrira moldatu. Damasoren antzera, ezin ditu gizarte honetako arauak onartu"
G. Ze aldaketaz ari zara?
E. Aldaketa hori ia geure jaiotzatik ezagutu dugu 50 eta 60ko hamarkadetan jaiotakook. Horietariko askok eta askok, gainera, unibertsitatera joateko aukera izan dugu. Zertarako darabiltzagu gure ikasketak, gure karrerak? Abiapuntutzat txinparta horiek hartuta, etxearena izan zitekeela kontatu nahi nuena kontatzeko modu egokia iruditu zitzaidan. Nik uste lan honen gai nagusiak bestelako hauek direla: utopia edo utopiarik eza, itxaropena edo itxaropenaren ukapena, memoria, tradizioa, oinazea.
G. Nobelan pertsonaia bakoitzak bere sakona gordetzen du?
E. Nobela honetan pertsonaiak dira ardatz. Egoera, gertaera beraren aurrean pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen hauteman nahi izan dut. Eta ikusten, pentsatzen, sentitzen duena formulatzeko, bere erreferentzia-mundua darabil pertsonaia bakoitzak, hau da, bere erreferentziak erabiliz ulertzen du errealitatea eta antolatzen eta formulatzen ditu bere pentsamenduak, sentimenduak eta irudipenak pertsonaia bakoitzak. Beste hitz batzuekin esanda, pertsonaia bakoitzaren idiolektoa erabiltzen saiatu izan naiz.
G. Nola azaldu dezakezu Asierren joera eskizofrenikoa, nobelan bosgarren ahots baten azalpenez agertzen delarik?
E. Asier eskizofrenikoa da. Ezin da bizitzaren neurrira moldatu. Damasoren antzera, ezin ditu onartu gizarte honetako "arauak". Jasanezina du errealitatearen eta idealaren arteko alde infinitoa.
G. Beste pertsonaiak ere ez ote dira pixka bat bikoitzak?
E. Bai. Nobelako pertsonaiek jaso izan zuten balore-mundua krisialdian dago. Justiziak, elkartasunak, berdintasunak eta maitasunak hitz potoloak dirudite egungo gizartean. Beraiei buruzko diskurtso arrandiatsuak jada susmagarri zaizkie pertsonaiei, Asierri ez gainerako pertsonaia guztiei. Baina ez dituzte erabat deuseztatu nahi, hau da, ez dituzte zeharo ukatu nahi. Bikoiztasunean bizi dira, edo agian zehatzagoa litzateke esatea bikoiztasunaren aurka egin nahiez edo bikoiztasunari erantzunen bat bilatu nahiez bizi direla. Gelaz gela doazela beren artean duten elkarrizketa etxearen ezaugarriez da: argitasunaz, zabaleraz eta materialez. Beretako bakoitzaren barne-bakarrizketako gaiak, aldiz, bestelakoak dira. Nobelan bada lantzen saiatu izan naizen beste osagai esanguratsu bat, metafora bat dela esango nuke nik: itzala. Jakina den bezala, identitateari buruzko gaiarekin lotuta azaldu izan da itzala tradizio unibertsalean.
G. Zergatik aukeratu zenuen hain muga laburretan -espazioari eta denborari begiratuz gero- mugitzea nobela?
E. Kontatu nahi nuena kontatzeko molde egokia eskaintzen zidala iruditu zitzaidalako. Nik dortokarekin irudikatzen dut literatura. Dortoka-oskol bat ikusten dugunean dortoka-oskola dela esaten dugu; ez dugu esaten dortoka denik. Dortoka bat oskolik gabe ikusiko bagenu, baina, arazoak izango genituzke?Nik, behintzat, bai, ikusten ari garena dortoka bat dela jakiteko. Beraz, nire dortokaren oskola eskaintzen zidala uste nuelako aukeratu nuen halako mugetan kokatzea nire kontaketa.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.