Sektorearen euskarria
"Haur eta gazte literaturan dezente argitaratzen ari da, batzuen ustez gehiegi". Hitz horiekin laburbildu du askok gutxietsitako azpigeneroaren ekoizpenaren egoera Ibaizabal argitaletxe bizkaitarreko arduradun batek, Eukene Herrerak.
Argitaratuko diren izenburu guztietatik ia erdiak haur eta gazteei zuzendutakoak izango dira. Ibaizabalek irakurle multzo horri eskaintzen die bere jardunaren zatirik handiena.
Aurtengo udazkenean 21 liburu berri aurkeztuko ditu, eta horietatik bat ere ez da helduentzat izango. Lanok irakaskuntza dute helburu. "Kritikarien arabera, lan ugari argirataratu ez ezik, lan onak dira oro har", erantsi du Ibaizabaleko ordezkariak, "belaunaldi berrietan irakurzaletasuna bultzatzeko balio ote duen esatea ez da erraza, baina argi dago positiboa dela, denen gustuak argitaratzeko moduko lanak kaleratzen dira eta".
Ereinek iragarri dituen zazpi nobedadeetatik ere bost haur eta gazteei eskainitakoak izango dia. Antton Irusta, Gerardo Markuleta, Karlos Linazasoro eta Gerardo Markuletak izenpetu dituzte horietako lau. Azken honek 1992an kaleratu zuen Begi niniaren poemak olerki-bildumari segida eman dio Begi-niniak II lanarekin, hau bereziki gazteentzat idatzi duela. Gainera, Miren Agur Meabek nerabeei zuzendutako Urtebete itsasargian narrazioa aurkeztuko du aurki Elkarrekin.
Ibaizabalen katalogoan ageri diren izenburu berrietatik, bost jatorriz euskaraz idatzitakoak dira. Generoan ezohikoa den gaia erabili du horietako batean Antton Kazabon idazleak, heriotzaz aritu baitzaie 12 urtetik gorako gaztetxoentzat Txoria txori eleberrian. "Sarritan ahalegintzen gara gazteei gauzak oso era samurrean esaten, baina batzutan errealitatea ere azaldu behar zaie", argitu du argitaletxeko ordezkariak.
Ez da hori, ordea, heriotza ardatz hartuta liburudendetan izango den izenburu bakarra. Jose Inazio Basterretxea bizkaitarrak gai horixe jorratu du Aurkari ikusezina izenburuko bere lehen eleberrian. Gaitz baten ondorioz hilzorian den gizonaren eta emazte ohiaren arteko harremanari buruzko istorioa osatu du, Alberdaniarekin argitaratuko duen lanean. Azkenik, Linazasorok berak heriotzak hitzordurik ez duela eskatzen gogoraraziko die irakurleei, Bestiarioa. Hilerrikoiak (Elkar) izenburupean, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzain bat protagonista hartua.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.