Etimologiak
Norberaren hizkuntzaren erro sakonetan murgiltzea baino ariketa hedatuagoa da gurearen erroak beste hizkuntza batzuen jatorrian arakatu eta azaleratzea. Zenbat eta ezezagunago edo ilunago izan norberaren hizkuntza horren historia eta bilakabidea, orduan eta maizago erabiliko da beste edozeinena argitzeko. Horren aldrebesak dira, izan ere, gure inguruetan hasi eta munduaren azken muturrean aurki daitezkeen mota honetako saio sasietimologikoak.
Beste batzuen bidez azalduak izateko hizkuntza aproposenak oraindik bere osotasunean -edo sikiera zatika- ulertuak izan ez direnak ditugu, horien artean iberikoa edo etruskoa. Halabeharrez, edo zoritxarrez, euskara izan da kasu askotan tankera horretako hizkuntzak deszifratzeko aukeratu den tartekaria. Baina badira bestelakoak, batzutan hizkuntz familia ezagun bateko kideak izanagatik artean ere beste inguruetako hizkuntzen ahaidetzat edo aitzindaritzat eman izan direnak. Ez da faltako, ezta hizkuntzalaritzako kongresuetan ere, atzetik isilka etortzen zaizun iluminatua, dardar batean dauzkan eskuetan -begietan distira susmagarria- kaleratu berri duen liburu bat erakusten dizuna, zeinaren arabera lineala A deritzan Kretako idazkera misteriotsua hizkuntza -demagun- eslaviar baten bitartez irakur daitekeen, orain arte inor horretaz ohartu ez bada ere. Eta okerrena ez da froga gisa eskainiko dizkizun itzulpen poetikoak -edo batzutan fisiologikoegiak-, baizik eta liburu hori, edo antzekoak, unibertsitate edo argitaletxe ustez serio baten baimenaren eta bedeinkazioaren pean argitaratua ikustea.
Euskara beste hizkuntzen (eta noizbehinka hitz solte eta toponimoen) interpretaziorako giltza bezala erabiltzea azken hamarkadetako obsesiotariko bat dela pentsatuko du norbaitek Espainiako ekialde eta hegoaldetik iritsi izan zaizkigun saio tematien kausaz, baina, aitzitik, tradizio luze bat du bere atzean. Arana Goiriren etimologia sinpatikoak (Badalona < "ba-da-lo-ona", Bartzelona < "bart-ze-lo-ona") baino lehenagokoak dira Astarloarenak eta, are gehiago, Poza lizentziatuarenak. Asturias hiri ahaztuen lurralde bihurtarazteko nahikoa da euskal erroetatik abiatzea, Bilboko flandiarrak egin zuen bezala. Bere etimologien emaitza semantikoak beste batzuena baino zentzu estetiko (eta sen on) gehiago izateko joera zeukan; Ibarguen-Cachopin kronikaren egilearen proposamenekin alderatzea besterik ez dago, testu amaigabe hartan Hispalis (Sevillaren antzinako izena), esaterako, "ez balitz" egituratik eratorria bailitzan tratatzen baita, duela gutxi J. Arriolabengoak aurkeztu duen doktorego tesian azaltzen den bezala.
Inperialismo etimologizatzailearen haziak (azken finean, beste lurralde batzuen toki-izenak irensten saiatzen baita) dagokien sorterrian aurki daitezke, eta halaxe izaten da sarritan; hala ere, noizbehinka kanpokoen laguntza desinteresatua izan dezakete bere tokitik kanpo hedatu ahal izateko. Euskarak, edo aitzineuskarak, ezagutu ditu honelako mesedeak, batez ere azken boladan, Europa zaharrean izandako azken glaziaziotik hasita aitzineuskaldunak ibili omen baitziren, zenbaiten ustetan, handik eta hemendik.
Bere filosofia orokorrean bezala bere metodoan ere Iberiako euskal etimologiak ez ziren ezerezetik sortu (edo, bestela esanda, etimologo berritzaile baten kaxkarretik). Hitz arrotzen azterketaren egiturak juduen kabalaren arauekin du zerikusi handia. Hitzaren jatorria baino areago hitzaren benetako zentzua (etimoa, zentzu etimologikoan) bilatzen baitzen, eta azken honek ez du nahitaez zentzurik zaharrena izan behar, askotan norberak eman nahi diona baizik. Tankera honetako etimologietan hitzaren historia linguistikoa bainoago ikerlariaren nahia eta imajinazioa islatzen dira, hizkuntzaren barne-legeen gainetik aise igaro ohi direnak.
Etimologia asmatuen oinarriak (egiazkoak ez dira asmatzen; aurkitu egiten dira) guztiz ahulak izaten dira zientziaren ikuspuntutik; nahikoa indartsuak, ordea, herritarren artean izan dezaketen hedakuntzaren aldetik, jatorria eta benetako esanahia sinesmen kontua izaten baitira gehienetan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.