Heriotza eta jaiotza
Marearen erraietan Jose Inazio Basterretxea Polok (Galdakao, 1959) bere izenarekin argitaratzen duen lehenenego eleberria da. Bazuen beste bat ezizenarekin argitaratua, baina literatura sistemaren barnean tokia izateko beharrezkoa da norberaren lanaz ez lotsatzea eta izenez eta izanaz agertzea.
Pertsonaia biren inguruan mugitzen da Marearen erraietan nobela hau. Paulo mendizaleak, aurki hiltzera doanak, eta bere emazte ohia den Irunek, laster ama izateko dagoenak, osatzen dute eleberriaren ardatza.
Horien inguruan mugitzen dira Mikel, Iruneren neba; Madalen, Pauloren ama, eta Amal, Iruneren amorantea izandakoa, eta haurdun utzi duena. Eta Lore, noski...
Pertsonaia hauen guztion inguruan, nobelak amaraun fina osatzen du. Nik uste dut, intimitatearen inguruko testuan gaudelarik, tonuaren erabilpenean dagoela kontakizunaren baliorik handiena.
Metafora nagusi baten inguruan osatu izan bada ere testua (marea, itsas mugimendua bizitzaren sinbolo nagusi gisa), narratzaileak tonu aseptikoa erabiltzen du maiz, objektiboa, klinikoa, hotza, hain zuzen ere sentimenduen berotasunarekin kontrajartzen zaiona.
Objetibismo hori, kaleen eta espazioaren erabilpenean, tonu lirikoan barneratzen da, eta bakoitzak behar duen tokia du Basterretxearen kontakizun honetan. Hala eta guztiz ere, moteltasunaren arriskua ere badago orrialdeetan.
Ikusi, adibidez, eta konparatu ukitu guztiz lirikoa duen Hondartza lehor izenburuko kapitulua, Pauloren heriotza kontatzen duena, eta Kresala begietan, adibidez, zeinetan gertaeraren deskripzio zehatza egiten den.
Testuak testuen barnean kokatzen, eta testuen arteko eta esanahien arteko amildegia osatzen ere, oso trebea izan da eleberriaren egilea. Iruneren egutegia irakurri behar dugunean, esaterako, Basterretxea narratzaile tradizionala baztertzen ahalegintzen da.
Pertsonaien barne mundua zehatz emateko gai izan bada, kontakizunak ez du gainetik kendu historia erromantikoen usaina, kasualitateen magia, batez ere Lore eta Pauloren arteko historian, eta semea eta alaba jaio berrien ekintzaren antolamendu teknikoan.
Marearen erraietan. Jose Inazio Basterretxea Polo. Donostia, 2006. Alberdania. 169 orrialde. 14,80 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.