Urdanetaren lorratz luzea
XVI. mendeko nabigazioa irauli zuen itsasgizonaren omenezko zikloa antolatu dute Ordizian
Ordiziako herria Andres Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatzen ari da. Deskubrimenduen mendean, Urdaneta izan zen, Legazpi zumarragarra eta Elkano getarriarrarekin batera, munduko nabigazioa irauli zuen hirugarren gipuzkoarra.
"Urdaneta ez zen salbuespena izan", esan du Jose Antonio Azpiazu historialariak. "Orduko euskal gizartea uste baino askoz ere modernoago eta irekiagoa zen, eta ildo honetan, garai hartaz dugun baserri giroko irudikapena ez dator bat errealitatearekin", gaineratu du.
Azpiazu da Ordiziako Udalak antolatu duen Urdaneta eta bere testuinguru historikoa hitzaldi zikloan parte hartuko duten adituetako bat, deskubrimendu geografikoen garai hartako euskal munduaz hitz egiteko. Zikloak 2008ko maiatzera arte iraungo du.
Urdaneta familia burges baten altzoan hazi zen. Aita Ordiziako alkatea zen, eta amaren senideak zenbait burdinolaren jabe ziren. Nafarroa eta Frantziarekiko mugaldean eta Gaztela eta kostaldearen artean duen kokapen estrategikoari esker, Ordizia -edo Villafranca, Alfontso X.ak bataiatu zuenez- garrantzi handiko hiribildua izan zen Erdi Aroaz geroztik. Gaztelako erregeek emandako pribilegioen eraginez, autogobernu maila handiko herria izan zen, merkataritzan jarduteko erraztasun handiak eskaintzen zituena.
"Orduko euskal mundua oso dinamikoa zen, seguraski halabeharrak bultzatuta, miseriatik ateratzeko premia izan baitzen itsasora irteteko eta munduan barrena ibiltzeko inertzia horren oinarria", azaldu du Azpiazuk.
Hamazazpi urte zituela, Urdaneta Moluketarako espedizioan erroldatu zen Elkanoren gidaritzapean. Magallanes itsasartean geraturiko ezbeharraren ondorioz, Asiara arribatu gabe hil zen, baina Urdanetak bederatzi urte eman zituen geroztik lur exotiko haietan klimaren ezaugarriak ikertzen eta bertako mintzairak ikasten.
"Malaysiera inguru hartako lingua franca zen, eta hizkuntza horretaz lortu zuen ezagutzari esker, Urdaneta espedizioetako itzultzaile eta kanpo-arazoetarako arduradun bihurtu zen", nabarmendu du Mikel Aramendi kazetariak. Urdanetaren euskalduntasuna da Aramendik Ordiziako hitzaldi zikloan aztertuko duen gaia. "Ez dugu aurkitu Urdanetaren euskarazko testurik, baina erdarazko agirietan begi-bistakoak dira ordiziarraren euskarakadak", adierazi du.
Mexikotik Filipinetara
Gaztela eta Portugalen arteko akordio batek portugaldarren esku utzi zituen Ekialde Urruneko lurralde haiek. 46 urte zituela, Urdaneta Mexikora joan eta agustindarren ordenan sartu zen.
Handik sei urtera, Felipe II.ak Asiara itzultzeko enkargua egin zion. Lehendik egindako mapa eta ikerketetan oinarrituta, kontralisioei jarraitu zien Filipinetatik Mexikora itzultzeko.
Horrela, goitik behera irauli zuen nabigazioaren historia.Mundu honetako loriak bazterturik, Mexikoko agustindarrenean hartu zuen hil arteko ostatua.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.