Ispiluaren isla
Gu geu izaten gara askotan geure buruaren etsairik krudelena. Gure burmuinaren barruan jartzen dira abian garena suntsitzeko kapaz diren asmo eta nahi ezkutuak. Eta hortaz ohartzen ez garela, gainera, garatzen da sarri gure ahuldadeak agerian utziko dituen higadura prozesua.
Azken boladan kazetarien joan-etorriak, komunikabide batzuetatik besteetara, ugaldu egin dira. Zehatzago izatearren, kazetari ezagun batzuek bere lanpostua galdu dute komunikabidearen jarrera politikoarekin bat ez etortzeagatik (edo harekiko diferentzia nabarmenegiak erakusteagatik). Egoera ez da, ziur aski, berria: nahikoa litzateke, gurera itzuliaz, euskal telebistan aspaldi egin ziren garbiketak gogoratzea. Hala ere, kezkatzeko modukoa bada: eztabaida politikoa elkar ikusi ezin duten bi muturren artean ematen denean, alde batekoek zein bestekoek zail dute beren barnean disidentziak onartzea.
Egungo testuinguru honetan, deigarria da, eta agian eskertzekoa, Telemadrid telebista kateak ekarri duen azken albistea. Oraingo zuzendaria duenetik, katea berri-emaile izan beharrean berri-iturri amaigabe bilakatu da. Izan ere, badirudi langileen ehuneko altu batek ezin duela jasan zuzendaritzaren presio eta dirigismo politikoa. Horrela salatu izan dute behin baino gehiagotan bertako kazetariek, kroniken eta erreportajeen edukia mezu jakin batera egokitzen baitira indarrez eta inongo mugarik gabe. Aurtengo hauteskundeetarako alderdi berri bat eratu eta erregistratu da dagoeneko, "Salvemos Telemadrid" izenarekin. Salbatzeak zuzendaritza aldatzea esan nahi du, baina oraingo zuzendaritza jarri zuen komunitateko presidenteak bera izaten jarraitzen badu, aldaketa nekez gauzatuko da.
Kateak ekarri duen azken berria ironiaz jositako istorio bat da, askok jada dakiten bezala. Telemadridek dirutza gastatu du promozio kanpaina berezi batean. Aurkezle famatuen argazkiekin batera lelo bat jarri nahi zuten, baita aurkitu ere: "garenaren isla", gazteleraz "reflejo de lo que somos" (euskaraz ere jar zezaketen, bide batez, katearen albiste eta eztabaida programetan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera politikoa izaten baita ia beti hizpide). Zuzendari inspiratuaren iritzia eta gustua ez ziren gelditzen lelo horrekin erabat kontent, eta beste bat proposatu zuen: "garenaren ispilua", gazteleraz "espejo de lo que somos". Jakina, bigarren esamolde honekin atera dira kartelak eta publizitate osoa. Gu geu izaten gara askotan geure buruaren etsairik krudelena eta gure burmuinaren barruan jartzen dira abian..., etab. Esan nahi baita: zuzendariaren subkontzienteak eskatzen zuen Espe-ren izena leloari nola eda hala gaineratzea. Zerbaitegatik izan zen, Aguirre anderea ministra izan zenean, Ministerio haren prentsa zerbitzuko arduraduna. Zerbaitegatik da orain Telemadrid katearen zuzendaria. Baina hango kazetariak berehala konturatu dira jefeak proposatutako esaldiak, mutatis mutandis, eskaintzen duen bigarren irakurketaz: "Espe jode lo que somos".
Ondorioak hasi dira sentitzen: jendearen barre algarak oraindik isildu ez direnean katearen komunikaziorako arduradunak bere lanpostua arriskupean ikusten du, dagoeneko ez badu galdu. Ez zen bere erabakia izan, baina bere burua izango da, norbaitena eskatzen bada, ebakiko dena.
Zuzendariaren aspaldiko ikuspegia omen da albisteen zein erreportajeen izenburuak komunikabidearen jefearen eskutan daudela, eta honen erabakiak ezin direla inolaz ere eztabaidatu (edo negoziatu). Gero, zerbait gaizki ateratzen bada, eta neurriak hartu behar baldin badira nahitaez, lana izenpetu duena sakrifikatzearekin nahiko izaten omen da.
Ez da harritzekoa, beraz, komunikabidean lan egiten dutenak eta ez dutenak (azken finean, Telemadrid kate publikoa baita) egungo errautsetatik zerbait salbatzeko ahaleginak egiten ikustea isla eta ispilu guztien gainetik, barruko etsaiak salatuz. Katea bera guztiz izorra dezaketenak oraingoz barruan baitaude.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.