Hiriko dantzaren topalekua
Break on Stage ikuskizuna da Logela Multimediak orain arte diseinatu duen proiekturik handi eta ausartena. Duela sei urte abiarazi zuten, Elorrioko Arriola Kultur Aretoaren altzoan. Break-dance Eszenikoaren I. Lehiaketa hartan, 400 ikusle inguru bildu ziren.
Hirugarren ediziotik aurrera, Logelak topagunearen nazioarteko izaera tinkatu du, eta iaz Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu zuen edizioan 2.200 ikusle baino gehiago bildu zituen. Tarteka-marteka, Elorrioko kolektibo honek jaialdia Europako beste hiri batzuetara esportatzeko gonbiteak jaso ditu.
"Gure helburua, break-dance eta kale-kulturen esparruan diharduen jendeari bere lanak ezagutarazteko aukera eta baliabide egokiak eskaintzea da", argitu du Imanol Garaizabalek.
Aurten, Bilboko La Casilla kiroldegia aukeratu dute b lehiaketa jokatzeko. Jaialdiaren seigarren edizioa larunbat honetan ospatuko da, maiatzak 12, iluntzeko 20.00etatik aurrera.
Kale-kulturaren adierazpide artistiko guztiak uztartzen dituen ordu eta erdiko ikuskizun honetan, "Europako break-dance talderik onenak" taularatuko dira: Soul Mavericks (Londres), B-Town All Stars (Berlin), Team Rockers (Iru?ea), Banana Split (Milan), Floor Burning (Holanda), Fallen Angels (Bartzelona) eta Allience (Frantzia).
Lehiaketaz gain, hainbat herrialdetatik etorritako kale-artistek graffitiak, skate erakustaldiak, street ball izeneko saski-baloi modalitate bitxia, akrobaziak, malabarismoak eta bizikletez egindako koreografiak eskainiko dituzte hip-hop musikaren erritmoan. Jaialdia amaitzeko, Tote King-ek rap emanaldi berezia eskainiko du Shotta kantariaren laguntzaz epaimahaiak erabaki hartzen duen bitartean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.