Sarea euskaraz arakatzen
Bilaketa teknikoak eta zehatzagoak ahalbidetuko ditu Elebila bilatzaileak
Google, Yahoo! edota Interneteko bilatzaile arruntenek ez dituzte ondo ematen euskarazko emaitzak, bi arazo nagusi direla medio. Batetik, euskarak garrantzi erlatibo txikia du Interneten, eta bestetik euskal deklinabideak ez dituzte ondo ezberdintzen. Horrek esan nahi du bilatzaile horiek terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orriaaldeak lehenik ematen dituztela, eta ondoren beste edozein hizkuntza handietakoak, besteak beste gaztelania.
Arazo hori konpontzeko, Elebila (www.elebila.eu) Interneterako euskarazko lehenengo bilatzailea aurkeztu berri dute IXA Taldeak (EHUko Informatika Fakultateak sortua) eta Eleka (Elhuyar Fundazioa) enpresak. Bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin. Hala, Elebilak Sare osoan egiten du bilaketa euskarazko edukietan.
Iragarkiez bizitzeko adina trafiko sortzea espero dute tresnaren egileek
Adibidez, bilatzaile arrunt batean, "energia" bezalako hitz teknikoa bilatuz gero, euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Izen bereziekin, Newton edo Egipto esate baterako, berdin gertatzen da, edota katu edo esne bezalako hitz laburrekin. Bilatzaile honetan, ordea, euskarazko dokumentuak lehen postuetan agertzen dira. Bestalde, Elebilak euskal deklinabidearen ezagutza du eta energia bilatuz gero, erro hori duten gainerako hitzak ere itzuliko ditu, adibidez energiaren eta energiak.
Bilaketak egiteko orduan, euskarazko dokumentuak ez ezik, edozein hizkuntzatan idatzitakoak ere araka daitezke; aukera hori markatu beharko da horretarako.
Erabiltzaileari bilaketa-aukerak zabaltzeko, Elebilak aldaera dialektalak eta forma ez-estandarrak ere kontuan hartzen ditu, baina ez kasu guztietan, arrazoi teknologikoak medio.
Proiektuaren oinarrizko teknologia Elhuyar Fundazioaren I+G sailean garatu dute; CorpEus izeneko erreminta ere erabiltzen du. Bere arduradunek diotenez, tresna hau oso harrera ona izan du zenbait nazioarteko kongresutan, eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daiteke. Bestalde, Elekako teknikariek zerbitzu bihurtu dute ikerketa-proiektu baten emaitza.
Horrez gain, Elebilaren atzean Live Search -Microsoften bilatzailea- dago. "Beste edozein izan zitekeen, baina baldintza tekniko-ekonomiko egokienak Seattleko multinazionalak eman dizkigu", adierazi du Elhuyar Fundazioko zuzendari I?aki Irazabalbeitiak. Elekako arduradun Ainhoa Salegiren esanetan, Google-ek edo Yahoo!-k euskarazko aukera ere eskaintzea egokiena izango litzateke, katalanez egiten duen bezala: "Baina hori ez dute egiten, euskarazko merkatua oso txikia delako eta, gainera, haiek pentsa dezaketelako euskaldun guztiok gaztelaniaz edo frantsesez ere badakigula. Ez dute negoziorik ikusten".
Elebila Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren dirulaguntzaz sortu da; hala ere, etorkizunean publizitateaz bizitzeko adina trafiko sortuko dela espero dute proiektuaren arduradunek.
Euskarazko bilaketak egiteaz gain, bilatzaile honen erabiltzaileak sakelako telefonoetarako jokoak deskargatzeko aukera izango dute.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.