Parodiaren mozorropean
Asel Luzarragak bizkaitar idazleak bere bigarren lana izan zen Karonte (2005) eleberrian hasitako antzeko bideetara jo du oraingo Mozorroaren xarma ontzeko orduan. Hartan nabarmendu ahal izan genituen egilearen zaletasuna Asiako kulturekiko, bai eta ere gaurko teknologia digitalaren erabilpenak sortarazten dion kezka; dena erotismo tantez zipriztinduta.
Ezaugarri horietatik ez dabil batere urrun bere hirugarren lana ekarri duen eleberrian. Egilearen beraren esanetan, denok bizi omen gara mozorro baten atzean, eta aldi berean mozorroa da bizirauten laguntzen digun tresna, geure buruarekin erosoago sentitzeko aukera ematen diguna, gezurrezkoa dela jakin arren. Baina mozorroa gure benetako izaera kanporatzeko oztopoa ere bada aldi berean, geure burua onartzen ez dugulako seinale. Egileak ideia horri jarraitu dio liburuan azaltzen diren istorio ezberdinak garatzeko.
Dena dela, Zigorren istorioa liburuko nagusia dela esan genezake. Zigor zibernauta amorratua dugu, mutil bitxia, bere gelako lau hormen artetik ezertarako irteten ez dena. Interneten bidez, baina, Thailandiako neska xarmangarri bat ezagutuko du, laguntza eskatuko dion bera. Mundu itxia lagata, Zigorrek neskarekin elkartzera joko du bertaraino, jakin gabe neska horrek zer benetako asmo ezkutatzen duen.
Thailandiako bidaian, era berean, liburuko gainontzeko protagonistak azalduko dira: ohikoa ere ez den Dasha errusiar neskatila, Ming Chun narkotrafikatzailea... Hauek guztiek azkenean mozorropean agertuko dituzte beren benetako asmo eta izaera. Zigorrena argi dago, thailandiar neskarekin nola edo hala oheratzea. Eta izaera sexuala ere izango da beste protagonisten korapiloa. Thriller bidera jo beharrean, egileak egoeraren parodia umoretsua aurkeztea hautatu du, honetan nabarmen-nabarmena da narratzailearen partehartze zuzena testuaren harian. Horrela, irakurlearekin harreman estua gordetzeaz gain, testuari berari seriotasuna kentzen dio. Ur sakonetan ibili nahi ez duten irakurleentzat aproposa.
Mozorroaren xarma: Asel Luzarraga, 2007 (Erein), 186 orrialde, 15 €
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.