Zerbitzarien heriotza (I)
Jon Keparen proposamena sentimentalismoaren ukitu desegokia iruditu zitzaidan. Lau lagun, hogei urte geroago, negu bete-betean Gernikako itsasadarrera, aspaldiko txangoen agertokira, itzultzea. Azken finean, aspaldiko denborak gogoraraztea. Benetan izan ziren haiek aspaldiko denborak? Eta modu horretan hitz egiteko beste zahartu ginen? Galdera horiek egitea zahartzaro benetako eta gorrotagarriaren hasiera zen. Egia esan, gauzak asko aldatu ziren hogei urtetan, baina nire asmoa ahultasunik ez agertzea, eta nostalgia ukitu bat ere ez izatea zen. Zer arraio, gauzak aldatu egin ziren, noski aldatu zirela. Zergatik ez ziren aldatuko? Arduratzekoa izango zen gauzak horrenbeste denboran ez aldatzea.
Asmoa ahultasunik ez agertzea eta nostalgia ukitu bat ere ez izatea zen
Ram¨®n notarioa zen, baina oso serioa eta isila izaten jarraitzen zuen, gurekin parrandan ibiltzen zenean bezala, beti pauso pare bat atzerago, lekuko leial eta isilaren eginkizuna bere gain hartuz. Hamabost urte zeramatzan luzea eta ez garaia, eskasa eta ez fina zen emakume batekin ezkonduta. Emakume horrek inoiz ez zuen begietara begiratzen, oso baxu hitz egiten zuen eta dietan frutak eta barazkiak jaten zituen. Ez zeukaten seme-alabarik eta inoiz ez zuten argitu erabaki hori borondatezkoa zen edo tragedia bat, bizimodu osoan isilean mamurtzen diren tragedia horietako bat.
Jon Kepari gauzak ondo atera zitzaizkion, baina gaizki aterata ere guk ez genuen inoiz jakingo. "Zerbitzuen enpresa" eufemismo kalkulatuaren bidez bere negozioen izaera ezkutatzen zuen, eta hobe zen negozio horiei buruz hitzik ez egitea. Jon Kepak ezkontza, umeak, paperak egitea, musika klasikoa, igande arratsaldeak, zuri-beltzeko filmak gorroto zituen, baina garaiaren aurretik zahartuta zegoen aurpegiari erreparatuz, horrek guztiak, gaztaroan xarma zuen arren, orain ukitu barregarria hartzen zuen. Bera zen ontziralekuko etxera joaten jarraitu zuen bakarra. Hamarkada askotan, sexu bizitza gorabeheratsua izan zuen, arraza, adin eta mota guztietako emakumeak izan zituen, eta dekoratu berera jotzen zuen beti: negu latza aprobetxatuz azken konkista itsasadarraren ertzera eramaten zuen eta bertan asteburua igarotzen zuten, jatekoak desorduetan eginez eta gaua estalki lodi batekin inguratuta emanez, tximinian subilak txinpartak ateratzen zituen bitartean.
Riquelmek (beti Riquelme izan zen, eta ez Torcuato, gurasoek hala bataiatu zuten arren, familia-ohitura onartezin bat betez) guk baino bizimodu gorabeheratsuagoa izan zuen. Negozio-eskola batean ikasi zuen eta gero inbertsioen banku batean lan egiten hasi zen. New Yorken bizi izan zen zenbait urtez eta ordutik lanbidean gora eta gora baino ez zuen egin. Ozeanoz gaindiko bidaiak. Txaleta. Txalupatxoa. Klub pribatua. Tontorren batera eraman zuen ibilbidea. Orain, dibortziatuta zegoen eta arazo bikoitzak estutzen zuen: emazte ohiak, etxebizitza bereganatu ondoren, gainerako ondasunak ere kendu nahi zizkion, eta bi seme-alaba zituen baina ia-ia ezin zituen ikusi, epaitegiak ezarritako bisita-araubide zorrotzaren eraginez.
Ramon eta biok Gernikara nire autoan joan ginen. Handik itsasadarraren ekialdeko ertzetik baserriz zipriztindutako zelaiak eta muino leunetako pinudiak zeharkatu genituen. Laster ontziralekuko etxearen aurrean geunden eta Jon Kepa han zegoela ikusi genuen, garajeko atea oztopatuz kirol-auto bat aparkatuta baitzegoen. Jarrera zuzenezina zen: hamazortzi urte zituenetik Jon Kepak autoa izan zuen, baina inoiz ez zuen garajean gordetzen. Eta hori, ontziralekuko etxean, are gogaikarriagoa zen, etxearen eta errepidearen artean leku gutxi baitzegoen, eta horren eraginez maniobra zail bat eginez aparkatu behar izan bainuen. Atea irekita zegoen eta barruan Jon Kepa aurkitu genuen, errezelak irekitzen eta gero eskuekin abeniko zorabiagarri bat eginez, harrotutako hauts guztia gainetik kentzeko. Gero bueltatu egin zen eta esku bat altxatu zuen agurtzeko. Argia kontra izanda ezinezkoa zen aurpegiko keinua bereiztea: Jon Kepa silueta ilun bat zen leiho argitsuaren aurrean.
- Ikusten duzue? -esan zuen orduan- Guztia aspaldiko denboretan bezala dago.
- Aspaldiko denboretan baino hauts gehiagorekin -esan nuen, gela aztertuz.
- Hauts gehiagorekin, bai -erantzun zuen Jon Kepak-, baina aspaldiko denboretan bezala.
- Antza denez Feliciana aspaldian ez da garbitzera etorri -esan zuen Ramonek-. Badago zerbait edateko?
- Riquelme herrira joan da eta zerbait ekarriko du.
Ontziralekuko etxea Jon Keparen gurasoena zen. Edo agian berea zen dagoeneko. Duela urte batzuetatik adinekoen egoitzan bizi ziren biak: ama gurpil-aulkiari lotuta eta aita zahar-dementziaren bertsio apokaliptiko batean galduta. Jon Kepak naturaltasun izoztuarekin hitz egiten zuen horretaz ("Zer iruditzen zaizue? Atsoak ezpain-barrarekin espetxe bateko barroteak margoztu zituen atzo"). Nik haur gineneko aldia gogoratzen nuen, Jon Keparen etxean lo egitera gelditzen nintzenekoa, gure amek telefonoz hitz egin eta gero. Iluntzean, emakume txeratsu eta dotore hark katiluan esne beroa eta kakaoa ematen zizkidan. Eta geroago, oheratzean, gurutzearen seinalea egiten zigun bekokian eta musu ematen zigun masailean.
Gazteak ginenean, ontziralekuko etxean Felicianak, herriko andre batek, egiten zuen lan. Jon Kepak aurretik abisua ematen zion plan bat zegoen bakoitzean, gelak atondu zitzan. Felicianak ilea mototsean bilduta izaten zuen, antzina bezala, eta gaztelania gaizki hitz egiten zuen, baina Jon Keparen familiari zenbait belaunalditan luzatzen zen leialtasuna zion. Etxera neguan joaten hasi ginenean, hau da, nerabeen jaiak antolatzen genituenean, bera goizean agertzen zen sukaldea atontzeko eta gosariak prestatzeko, baina aurpegira inoiz ez zigun ezer botatzen, ezta Jon Kepari ere. Jon Kepa txikitan sehaskan kulunkatu zuen eta gero bizikletan ibiltzen irakatsi zion. Gure parrandak diskrezioarekin eta zerbitzari profesional baten efizientziarekin jasaten zituen. Baina urte asko igaro ziren, eta etxearen egoera ikusita, argi zegoen Felicianak ez zuela zaintzen. Inork ez zuen etxea berotzen neguko hilabete gogorretan. Horregatik Jon Kepak erradiadoreak, motorrak eta zisternak berrikusi, txorrotek funtzionatzen zutela egiaztatu eta hozkailua entxufatu zuen, hutsik dagoen etxeak eskatzen dituen lan neketsuen artean.
- Eta jatekoa? -galdetu zuen Ramonek.
- Jatetxe batean mahaia hartu dut, Gernikan.
Jon Kepa musika-tresnan kontzentratuta zegoen. Martxan jarri nahi zuen. Tresna oso zaharra zen, plater bat orratz-besoarekin; alboan binilozko diskoekin batetako apalak zeuden.
- Hau martxan jarriko dut. Zenbat jokatu nahi duzue?
Jon Kepak bizkarra eman zigun eta tresna manipulatzen jarraitu zuen. Zarata zehaztugabe batzuen ostean soinu desberdina entzun zen. Noiztik ez genuen disko-jogailu bat biraka ikusi? Eta orduan, orakulua balitz bezala, oroimenaren sakontasunetik, Supertrampen abesti bat entzun zen. Jon Kepak bira eman zuen garaipen keinuarekin.
- Zer esan dizuet! Martxan dago!
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.