Zerbitzarien heriotza (eta III)
Ontziralekuko etxearen errealitate erosora itzuli nintzen, eta bertan Jon Kepak erradiadore bat martxan jarrita zuen. Riquelmek harraskaren azpialdea garbituta zuen eta orain txipiroiak bertara botatzen ari zen. Txorrotatik ur-hari bat erortzen utzi zuen eta txipiroiak garbitzeko errito arretatsua hasi zuen. Orduan besteen elkarrizketara itzuli nintzen.
- Nire urtegunean beti deitzen zuen atsoren batek -esan zuen Ram¨®nek.
- Atso batek? -galdetu zuen Riquelmek.
- Aspaldiko zerbitzari batek, sukaldari batek... batek daki. Nire amak hitz egiten zuen berarekin, eta nire aitak, nire neba-arrebek eta nik keinu deigarriak egiten genituen ez genuela hitz egin nahi adierazteko, bera arduratu zedila guztiaz, atsoari eskerrak eman, goraintziak, eta agur esateko. Ez dakit zenbat urtetan. Gero deitzeari utzi zion.
Ez nengoen seguru urte hauetan gertatutakoa zuzena ote zen
Urteak aurrera egin ahala, guztia erraza zen garaia faltan botatzen da
- Bada nik oroitzen dudan lehenengo irudietakoa ospitale batekoa da -esan zuen Riquelmek- Ni oso txikia nintzen. Gaua zen eta gelan argi gutxi zegoen. Emakume bat ohean zegoen. Adineko emakume zimurtua, hilzorian. Nire gurasoek eraman ninduten hara. Emakumeak begiratu egin zidan eta nire izena esan zuen. Ni ohetik oso hurbil nengoen, eskua jaso zuen eta besaurrea ukitu zidan. Sinets dezakezu? Nazkagarria izan zen. Amesgaiztoak izan nituen luzaroan.
- Herrialde honetan gurasoak oso ankerrak dira haurrekin -esan zuen Jon Kepak.
- Emakumearen izena oroitzen dut. P¨ªa deitzen zen.
- P¨ªa?
- P¨ªa. Atsoa P¨ªa deitzen zen.
- Izena oso itsusia da.
Isiltasun kosmetikoa egin zen, isiltasun nabarmen eta irreala. Guztiok Riquelmeri begiratu genion, Torcuato izen baztertua gogoan izanda. Barre-algaraka hasi ginen.
- Kabroiok, utzi lelokeriak esateari -esan zuen Riquelmek.
- Lelokeriak? Inork ez du ahoa ireki.
- Utzi lelokeriak pentsatzeari, orduan, edo ez dituzue nire txipiroiak jango. Norbaitek garagardo bat irekiko dit?
Goiza Gernikako itsasadarraren ertzean igarotako denboraren oroimenen artean igaro zen, ontziralekuko etxean, inoiz ontzirik izan ez zuen ontziralekuan. Riquelmek jatekoa prestatzen zuen bitartean, Jon Kepak tresna mekaniko eta elektrikoak berpizten jarraitu zuen, eta geroago, horrenbeste garagargo edateaz aspertuta, bermut botila bat ireki zuen. Ram¨®nek, binilozko diskoen aztarnategiaren alboan, Supertrampen diskografia nekatu arte berrikusten jarraitu zuen, eta gero mahaia prestatzen hasi zen. Ni etxearen ingurutik paseo bat ematera eta neguko aire hotza arnastera atera nintzen. Zelai haietatik atsedenik gabe jolastu ginen, haurtzaroko uda kitzikagarrietan, beira zati bat altxorraren seinale eta bidearen bihurgunea kontinente berrirako bidaia bihurtzen zirenean. Gero hazi egin ginen. Hasieran, gauzak ikastea esperientzia hordigarria izaten da. Bizitzaren tolestura ezezagunetara sartzen zara eta gaztaroa botere modu bat bezala interpretatzen duzu. Baina gero, urteek aurrera egin ahala, guztia erraza zen garaia faltan botatzen da, garai horretan, haurraren morala, ongia eta gaizkia, saria eta zigorra, oraindik zentzuzkoak baitira eta funts bikoitzik gabeko mundua argi eta garbi interpretatzen baita. Orain ez nengoen seguru bakean sentitzen ote nintzen. Ez nengoen seguru urte hauetan guztietan gertatutakoa zuzena ote zen.
Ontziralekuaren amaieran eserita nengoen, hankak uraren gainean zintzilik nituela. Bizkarrean pauso batzuk sentitu nituen. Jon Kepa zen, eta bermut edontzi pare bat zekartzan. Nire alboan eseri zen.
- Zer egingo dugu gaur gauean? -galdetu zuen.
Nik ideiarik ere ez neukan. Ez zuen asko ardura. Gernikara joan ahal ginen, hogei urte lehenago egingo genuen bezala, taberna galduak zeharkatzera. Oso nekatuta nengoela esan nion.
- Etxean gauzak ondo doaz?
Ez nuen atsegin ezkongabe egoskor batek senar-emazteen arazoak ikertzea. Agian oker ez zegoela jakiteko frogak behar zituen. Jon Kepak bakarrik bizitzen jarraitzen zuen, baina bakardadeari beldurra izaten hasteko adina zeukan.
- Gauzak ondo doaz, noski -erantzun nion-. Gauzak nahiko ondo doaz. Duela urtebete Anak eta biok eztabaida gogorra izan genuen, maletak egin nituen, baina gero umeengan pentsatu nuen eta gelditu egin nintzen. Ordutik aurrera gauzak hobetu egin dira.
- Beti izango zara kontserbadorea -esan zuen Jon Kepak.
- Beti izango zara putasemea. Goazen barrura.
Bai, gauean Gernikara joatea pentsatu genuen, baina ez zen segurua eguna modu horretan amaituko zenik. Hotz handia egiten zuen eta gogorik gabe mugitzen ginen, astiro. Alkohol gehiegi edaten denean eta oraindik gaua iritsi ez denean izaten den neke kaltegarria, biziatua, zen.
Ram¨®nek mahaia ipinita zuen eta orain Riquelmerekin eztabaidatzen ari zen: janari begetarianoa oso ona zela sinetsarazi nahi zion. Ram¨®nek etxean emaztearen dieta hartzen zuela aitortu zuen eta horri esker guztia aldatu zela. Bitartean Riquelmek belarriak estali eta putz egiten zuen, kontzientziatik osasun-fantasmak uxatuz. Jon Kepa biltegira zihoan atexkatik desagertu zen, baina laster itzuli zen, whiski eta patxaran botila batzuekin. Botilak bazkalostera arte behintzat ez irekitzeko eskatu nion. Garagardo gehiegi edan genuen eta bermut botila hutsik zegoen. Jon Kepak begiak gorrituta zituen, urtsu, duela urte asko, inguruko herrietan, nerabezaroko gure lehenengo parrandetan, izaten zituen begi berberak.
Leihora hurbildu nintzen. Handik Urdaibaiko estuarioa ikusten zen. Pinudiek orban ilunak eratzen zituzten alboko mendi-maldetan eta hodei ilunez betetako zeruak Jainkoaren neurri zail edo ezinezkoa ematen zuen. Itsasadarrean, ur izoztutik lurrun fantasmagorikoa ateratzen zen. Eta paisaiako meandro horietako batean, oroimeneko meandroekin modu misteriotsuan lotzen diren horietako batean, nire buruari inoiz egin ez nion galdera bat aurkitu nuen, eta bat-batean erantzuna behar nuen.
- Eta Feliciana? Zer gertatu zen Felicianarekin?
- Hiltzen ari da -esan zuen Jon Kepak.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.