Leiho azpian heriotza IVAN IGARTUA
Ez dakigu zer gertatzen ari zitzaion. Berak ere, baliteke, ez zekien edo, guk bezala, ez zuen ulertzen. Halere lagun min edo hurbilen batek jakin beharko zukeen, hark bere lagun minei gertatzen zitzaiena zekien bezala, baina ez zion esan "a ti te ocurre algo, yo entiendo de estas cosas", edo esandakoak gutxirako balio izan zuen. Gizakiak badaki gauza askorik gabe bizitzen, baina noizean behin nahikoa da itxura batean garrantzi handirik ez duen zerbaiten falta somatzea bizitzari uko egiteko, bizitzatik gogo eta indar guztiez iheska aldentzeko.Lagunak eta iragana era berean galduaz joan da azken urteotan. Lehenengo Carlos desagertu zen (Gabriel aspalditik zegoen bere ezagunen oroitzapenetan soilik), handik gutxira Jaimeri heldu zitzaion ordua. Egun haietan telebistan agertu zen behin edo birritan. Bere aurpegiak argi adierazten zuen gizon horrek ez zuela bere bakardadea denbora asko toleratuko. Oker ez banago, orduantxe esan zuen Paco geratzen zitzaiola bakarrik, Paco Ib¨¢?ez abeslaria. Bazirudien urteak pasa ahala, galera horiek guztiak gaindituta zituela. Beste zerbaitek bultzatu ote du azken jauzia egitera? Zer izan zitekeen ordurako galduta zuenak baino indar gehiago eduki zezakeena? Susmoa dut galderek ez diotela galera izugarri honi erantzun biderik ere emango. Bizitza bide edo bidaia bat dela betidanik jakin izan du gizakiak. Gure garai hauetan bidaia hori autobusek hirietan egiten dutenarekin konpara dezakegu, lehenbiziko geltokitik azken geltokiraino daraman horrekin, hain zuzen. Normalean azken geltokira arte (hau da, gure geltokira heldu arte) itxoiten dugu autobusetik jaisteko. Baina noizean behin, autobus barneko giroa jasanezina dela-eta, jende gehiegi bildu delako edo barruan inor ere ez dagoelako, gizakiak bere geltokira heldu baino lehenago jaisteko erabakia hartzen du. Bizitzan ez gintuzkete harritu behar tankera honetako erabakiek. Halere guztioi zirrara gaizto bat sartzen zaigu bizitza maite eta defendatu duen pertsona heriotzaren besoetan, berak horrela nahita, ikusten dugunean. Vladimir Mayakovski Sergei Esenin poetaren heriotzan idatzitako bertso horiek aldarrikatzea nahiko genuke, agian (Mundu honetan norbera hiltzea ez da zaila / bizitza egitea da benetan zaila dena), baina ez Eseninek ez gure poetak ez dute horrelako hitzik merezi. Hark alabari behin zuzendutako lerroek eta hitzek ez al zioten lagunduko? Alferrik izango ote zen berak buruz zekizkien hitz horiek edozein lagun hurbil baten ahoan entzutea? Zerbait gertatzen ari zitzaion, dudarik gabe. Eta berak gauza horietaz zerbait ulertzen zuen. Gure geltokia noiz helduko zain autobusean segitzen dugunontzat hark Jaime lagun minari eskeinitako hitzak (baina bere buruari zegozkionak) ez dira inolaz ere lasaigarriak: porque sin darte cuenta / te ir¨¢s sintiendo solo / igual que un perro viejo / sin due?o y sin collar. Agur Jos¨¦ Agust¨ªn Goytisolo.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.