Euskaldunen portaera tipikoen zirika eta kritika lau eskutara idatzitako liburua
Ipuin euskaldunak lau eskutara idatzitako liburua dugu, Gerardo Markuletak eta Iban Zalduak erdibana idatzia. Gure artean gero eta ugariagoak dira gai baten inguruan osatzen eta moldatzen diren narrazio-liburuak. Ipuin erotikoak saioa izan daiteke arrakastaren adibide argia. Orain, ordea, idazleek osatu dute bilduma eta ez, dirudienez, etxeak. Tituluak mereziko luke ohar txikiren bat: Ipuin euskaldunak ez dira soilik euskaraz idatziak, euskaldunei buruz ari direnak lirateke zuzenean; euskaldunen portaera tipiko batzuk zirikatu eta kritikatu, barregarri hartu egin dituztenak. Liburuaren izena daraman ipuinak adierazten duenez mundu bi ditugu aurrez aurre: mito etnografikoaren eta erriego faltaren artean, sinesmenaren eta eromenaren artean idazleek bigarrena aukeratu dute parodiaren bideak hartuz. Bestetik, arintasuna da nagusi liburuan. Erraz irakurtzen dira ipuinak, euskaldun tipoak eta tipikoak azaleratuz. Azkenik, honelako liburuetan bada tentazioa: idazle baten lana bestearekin konparatzearena eta zuzenean jausi naizela esan dezaket. Markuletaren ipuinek lehen pertsonaren ahotseko erritmoa bilatu dute, bakarrizketaren bidetik, noizbait telefonoaren laguntzaz. Ironia mingotsa da, norberaren parodia egin delarik. Narratzaile batzuk badute Markuletak maite dituen poeten zita ahotan. Ahotsak landu ditu, dialogismoa zizelatu. Iban Zalduaren zenbait lan erdaraz ezagutzen genituen, orain euskaraz ikustea pozgarria ere bada. Kontatzea atsegin du, joera narratiboak ongi menperatzen ditu, uste gabea du atsegin. Baina ipuin fantastikoen artean, bada komediaren bide hutsetan -txistearen bideetan esan beharko nuke- gertatzen denik ere.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.