Udalak eta hizkuntza
Dirudienez, foru, europar eta udal hauteskundeen ondoren, Eusko Jaurlaritza Legebiltzarrera Euskadiko Udal Lege egitasmoa aurkeztu beharrean izango omen da. Bazen garaia esango luke norbaitek, zeren eta Estatuko Erkidego gehienek onartua baitute. Baina, berandu, hobe da inoiz ez baino, eta are gehiago eskasa balitz. Eskasa ez da kasu honetan ugaritasunaren antonimoa, baizik eta mendebaldekoak ematen diogun zentzuan baizik. Hain zuzen, legerik bada erraldoia eta ugaria, bere 377 artikuluekin, Nafarroako Ley Foral Municipal delakoa da, baina zeharo eskasa, zentzu bietan, hizkuntza trataeraz. Ez kapitulu bat, lerrorik ere ez dio eskaintzen. Hain zuzen, hori da EAEn jasotzerik nahiko ez geneukena. Duela 12 urte, Euskararen Aholku Batzordeko Lege Garapen Atalean geundelarik, zehazkiro landu genuen arlo hau. Orduko iritzian diraut, alegia, ezin dela Politika Lokaleko hizkuntza normalizapena; hots, kontzeju eta udaletan, eta hauen eskualde mailako erakunde amankomunetan, indar politikoen desoreken araberako baibenen dantzetan gauzatu. Ez eta, borondate onezko politika testimonial hutsezko udal ordenantza zenbaitetan. Lehenengo eta behin, legegintza konparatua aztertu beharko litzateke, hala nola, Finlandian, Suitzan, Belgikan edo Quebec-en. Agian, ez genuke soluziobide oparorik aurkituko, bai ordea, lege iturri interesgarririk. Bigarrenik, udaletxe handi eta ertainetan Hizkuntz Normalizapen Zerbitzuak aitormen osoa beharko luke; hots, hirigintzak, gizarte zerbitzu eta antzerakoek bezalakoxea. Zehatzago esanda, ez daitezela izan aitormen testimonial hutsezkoak, baizik eta aurrekontu eta gizabaliabide homologatuekin. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legeak ia hamazazpi urte dituenean, unibertsitateek gure historian lehendabizikoz Euskal Filologian lizentziatuak irakaskuntzarako soberan atera dituztenean, ezin da onar udaletxeko hirigintza edo zerbitzu juridikoetarako arkitekto eta legelari lizentziatuek baino aitormen gutxiago izateak gure hizkuntzaren filologian lizentziatu horiek. Udal txikiak eta ez hain txikiak beste alor batzuetarako zerbitzu amankomunak sortuak badituzte, zergatik ez hizkuntzaren normalizapenerako? Hirigintza adibidetzat hartuta, hizkuntzarekiko kapitulu honek udal batek zeintzu zerbitzu presta dezakeen, solte edo amankomunean arloz arlo zehaztu beharko lituzke, administrazio prozedura eta beste. Zonaldearen egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, beti ere. Funtzionarioen euskalduntze-trebate; fundazio eta enpresa publikoen hizkuntz normalizapen; auzo, kale, bide eta seinalizazio ororen arta; udal zerbitzu ororen arteko zirkuituen euskalduntzea; herri hizkeren ikerketa eta jagoteaz laguntzea; foru edo autonomi administrazioen eskumenean udal horretan dauden zerbitzuei lankidetza hurbila eskaintzea eta abar. Ohartzen naiz eztabaida hasi besterik ez dudala egin, baina une aproposa dela deritzot.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.