Nobelagile gazte eta berrien bila
Urtebete eleberri bat idazteko. Hamabi hilabete hogei foliotan marraztutako zirriborroa gauzatzeko. 365 egun, gogoan baizik ez dutena tinta eta paper bihurtzeko. Horixe da Xabier Etxeberria eta Jasone Osorok duten erronka, Besaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkarlanean argitaletxeak antolatutako Abentura eta Misteriozko Igartza Literatur Sorkuntzarako Beken bigarren edizioan, lehen saria eta akzesita irabazi baitute, hurrenez hurren. Saria irabazi ondorengo lehen egunetan elkarrizketa eta argazki kamaren zurrunbiloan bizi izan dira. Laster, berriz, lanaren planifikazioari ekingo diote. Lo orduak gutxitu eta bazkalosteko solasaldia laburtuta aterako dute idazteko behar duten denbora. Hala ere, orokorrean partehartzaileek begi onez ikusten dute beka sistema, autore gazteen artean nobelagintza sustatzeko egokia dela uste baitute. Julen Gabiria galdakaoarrak iazko edizioa irabazi zuen. Connemara gure bihotzetan eleberriak datorren otsailean ikusiko du argia. Idazlea "gustura" geratu da emaitzarekin, uste baino lan gehiago eman diola aitortu arren. Hasierako asmoari eutsiz, malgutasunez erabili du epaimahaiari aurkeztutako aurrerapena. "Proiektua aurkeztu nuenean ideia orokorra neukan buruan", azaldu du, "argi neukan amaiera. Baina ez nekien amaiera horretara heltzeko zelako bidea jarraituko zuten protagonistek. Adibidez, lehen atalean zer pasatuko zen banekien, baina hirugarrenean ez. Egin ahala sortu dira. Batzuetan gertatu da ideia bat eduki eta beste pertsona batek zerbait esateagatik guztiz aldatzea". Dena den, lanean hasi aurretik zituen asmoak bete egin dira, eleberriaren planteamendua ausarta eta berritzailea bazen ere: narrazioaren haria irudi eta olerkiekin osatu du egileak. "Kapitulu bakoitzak lau atal dauzka: nobela, argazkia, ipuina eta poematxo bat. Kontua zen lau horiek lotzea". Gazteentzat bultzada Azken bi edizioetan epaimahaiko kide izan den Xabier Mendigurenen iritziz, egun, askoz zailagoa da idazle gazteen lanak ezagutzera ematea. Ildo horretan beka deialdiek duten garrantzia azpimarratu du. "Honek bultzada eman diezaielako. Idazleak konfidantzaz idazten du, badakielako lan hori argitaratua izango dela, eta epaimahai baten onespena duela". Abantaila horiei beste bat erantsi dio Jasone Osorok: "argitaratzea ziurtatuta izatea". Eta ez Udalak, baizik eta argitaletxe batek, horrek dakarren guztiarekin. Beste lehiaketa batzuetan Udala bera arduratzen da, eta gero liburuak ez du batere zabalkunderik. Korapiloak du izenburu akzesita eman dion eleberri egitasmoak. Hura bukatzeko behar zuen "motibazioa" aurkitu du orain. "Presioa izan liteke, baina motibazio modura ulertuta. Nik akuilua behar nuen proiektua aurrera eramateko. Honela derrigortuta zaude idaztera eta epea jartzen diozu zure buruari". "Niretzako presioa beti da ona", dio Julen Gabiriak, "bai lan honetarako bai buruan dauzkadan beste batzuetarako, epea ipintzeko eskatzen diot argitaletxeari". Xabier Etxeberria zarauztarrak eskuratu du sari nagusia aurten. 250.000 pezeta jasoko du lana hasterakoan eta beste horrenbeste bukatu eta gero. Ez da asko. Ez duen lana uzteko nahikoa behintzat. Hori dela eta iluntzean etxeratzen denean garbira pasako ditu bazkalorduan paper eta boligrafoz eginiko zirriborroak. Bere bizipenetan oinarritu omen du Egun guztiak ez dira berdin. Bizitzeko ilusioa galdua duten bi gazte dira protagonistak. Ustegabeko gertakizun batek aldatuko du guztia. Gurutze Gorrian objezioa egiten ari dela argitu gabeko heriotz batekin egingo du topo mutilak. Hortik aurrera biei gertatzen zaizkienak kontatuko ditu flash-back teknika erabiliz. "Bukaeran bi istorioak lotu egiten dira. Nola bukatzen den? Hori ezin dut esan, hiltzailea nor den argitzea bezalakoa litzateke hori". Erabili duen erregistroa kontutan hartu dute epaimahaikoek, "hizkera erraza, baina jario eta adierazkortasun handikoa", Mendigurenen hitzetan. Bere asmoa horixe zela aitortu du idazleak, nahiz eta berak ez lukeen horrela idatziko. "Hizkerari dagokionez hitz egiten dugunetik nahiko gertu dagoen hizkuntza erabili nahi nuen, umorea... jendearentzat gertukoak izan daitezkeen gauzak". Saria jasotzeak jendearengan sortu duen itxaropenari erantzun behar izatea nolabaiteko erantzunkizuna dela aitortzen du. "Jendeak esaten dizu: "Pasaidak liburua", edo, "ze inportantea haizen, ondo idatziko duk, ezta?". Eta nik esaten diet oraindik ez dudala bukatu. Ez dakit, liburu txukuna egiten saiatuko naiz". Guk itxaron beharko dugu, urtebete inguru, hiltzailea nor den jakiteko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.