Lan munduko terminoen euskarazko lehen hiztegia, kalean
Lan-harremanen eremuko terminoak euskaraz jasotzen dituen lehen hiztegia kaleratu dute Lan Harremanen Kontseiluak (CRL) eta Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak. Momentuz, 4.000 ale egin dituzte eta ekimen honekin lan munduan euskararen erabilpena hedatu nahi da.Hiztegiak lanaren inguruan sortutako harremanetan gehien erabiltzen diren 1.062 termino jasotzen ditu euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Gainera, ehunen bat hitzen definizioa eta laburdura nagusienen esanahia ere biltzen da. "Lanaren esparrua da euskararen normalizazioan aurrera egiteko bide luzea duen gizartearen arloetako bat", adierazi du Gonzalo Sarmiento, Lan Harremanen Kontseiluaren idazkari nagusiak. Erakunde honek Confebask eta Euskadiko lau sindikaturik nagusienak -ELA, LAB, UGT eta CC OO- biltzen ditu.
Argitalpen honen helburua egungo lan-harremanen inguruko terminologia sailkatu eta araupetu ahal izatea da. Horrela, hiztegi honen sailen artean erabilera egokiari begira arauen gida eta gaztelania, ingeles eta frantsesezko terminoak euskaratzen dituen hitzen zerrenda alfabetikoa aipa daitezke. Lan-hitzarmenak, soldatak eta lan-gatazkak dira jorratzen diren beste zenbait arlo.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.