Mikel Markezen behin-behineko agurra, disko berria kaleratuz
Azken hamaika urte hauetan bost disko kaleratu izana balantze ezin hobea da edozeinentzat. Beraz, Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantautore gaztearen kasuan ere gauza bera esan beharko genuke, euskal musikaren arloan lekutxo bat izatera iritsi baita, bertan ukiezinak diren Mikel Laboa edota Benito Lertxundi bezalako mitoak egon arren. Dena hankaz gora (Gaztelupeko Hotsak) da bere bostgarren lan honek duen izenburua. Lehenengo edizioak 3.000 ale ditu, eta Tribuaren hitz galduak izeneko diskoa jasotzen du opari modura. Bertan, Pako Aristi poetarekin batera interpretatu eta azken urte honetan biek eman dituzten emanaldietan grabatutako 18 abesti jasotzen dira.
"Disko honetan, era guztietako abestiak topa daitezke: sexua dago, drogak (marihuanari eginiko omenaldi baten antzeko zerbait), maitasuna, maitasun eza, bere lantegia itxita aurkitzen duen marinel zahar batek senti dezakeen tristura edota ezintasuna, esaterako", dio Markezek Kantu erotikoak-en lekukoa hartu duen diskoaren inguruan.
Behin-behineko agurra
Aurrerantzean, kantautore gipuzkoarrak Pako Aristirekin batera sortutako ikuskizun poetiko-musikalarekin jarraitzeko asmoa du -"emanaldi honen bizkarrezurra tribuak oinarri dituen txapa antropologikoa da"-. Hauxe da abendurarte izango duen zereginik nagusiena, orduan Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango baitu. Ondoren, eszenatokiak alde batera utzi eta behin-behineko agurra luzatuko du.
"Pitin bat nekatuta nago. Azken hamaika urte hauetan etengabe aritu naiz era guztietako lanak eginaz eta proposamen guztiei ezezkorik eman gabe. Geldiune bat egiteko eta business mundu hau atzean uzteko ordua iritsi dela uste dut. Kanpora atera, eta zergaitik, zertarako, norentzat, nola edota non bezalako galderak, erantzuteko ordua da", dio Markezek, etorkizunean eszenatokietara itzultzen bada, gaztelaniaz abestearen aukera baztertzen ez duelarik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.