Rotterdametik Pasaiara
Hiru urte igaro ondoren eskuratu dugu Harkaitz Canoren bigarren eleberria: Pasaia blues. Oraingoan narrazioa Euskal Herrian, Pasai Antxon, kokatu du. Erakunde armatu batean ertzain batek sator lanak egitea lortu duela-eta sorturiko gora-beherak dira liburuan kontatzen zaizkigunak. Badu eleberri beltzaren ukitua. Batez ere bi plano ezberdinen arabera aurkezten zaigu hari nagusia: batetik, erakunde armatua; bestetik, ertzaintza. Gainera, hari nagusi honetan, zenbait testu txiki adabakiak bailiran josteko trebetasun handia erakutsi du idazle lasartearrak. Hortaz, zenbaitetan hari nagusi horretatik desbideratzera doala dirudien arren, bideari zuzen jarraitzen dioten hainbat kontakizun dira han eta hemen txertatzen dituenak: pertsonaien gogoetak, ipuin laburrak, narratzailearen beraren gogoetak... Hala ere, nire aburuz, ezinbestean bere buruak suntsipenera daramatzaten pertsonaien istorioa da guztien artean erakargarriena. Bestalde, denbora linealak indarra galtzen du, errepikapen eta itzuleraz beteriko eleberria baitugu (blues musikaren erritmoak gogora ekarriz): irakurlearen esku geratzen da saltoka antolaturiko denbora hau lotzea.
Lasartearraren bi eleberrien arteko loturak ugariak dira, lehenengo eleberrian erabilitako antolaketa eta estilo tankera beretsua jarraituz osatu baitu bigarren hau ere. Gainera, eleberriaren erdialdera Beluna Jazz lehen eleberriko pertsonaia nagusia aipatzen zaigu (Bob Ieregi), bi eleberri hauen arteko harremana sendotuz. Azken eleberri honetan ere musikaren inguruko erreferentziak ugariak dira: kasu honetan, Pataki da blues musikaren berri ematen digun pertsonaia. Bestalde, erreferentzia literario eta zinematografikoak nabarmenak dira. Honela, zinearen eragina batez ere irudien erabileran eta fokalizazioan azpimarratzen da: narratzaile orojakile eta iritzi emaile batek pertsonaia guztien ikuspuntura gerturatuz kontatzen digu istorioa.
Estiloari dagokionez, lasartearrak hitz-jokoetarako, metaforak sortzeko, identifikazio bitxietarako eta ipuinetarako duen trebetasuna agerian geratu da berriro ere. Baita bere irudimen argia.
Canok berak bere lehen eleberria zela eta eskaini zuen elkarrizketa batean, bere asmoa trilogia bat idaztea zela aipatu zuen. Beraz, itxaropentsu, hirugarren eleberri horren zai utzi gaitu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.