Pertsonaia berrien bila
Pertsonaia berri bat sortzeko momentua iristen denean egile bakoitzak badu lan egiteko modu propioa. Batzurentzako, oso kontzientea ez den prozesu baten emaitza da gero irakurleak izen eta istorio batekin identifikatuko duen pertsonaia hori. Besteak, buruari etengabe bueltaka aritzen dira, hasierako ideiari hamaika xehetasun ematen dioten arte. Ondoren bizitza propioa eramateko gai izango den norbaitengana iritsi arte bilaketa egiten dute besteek, euren helburua betetzeko gai izango diren pertsonaiak lortu arte, helburua komunikazioa edo dibertsio hutsa delarik ere. "Batzuetan, barruko premia bati erantzuten dio pertsonaia berriak", dio Antton Olariagak. "Baina baliteke kreazio berria espazio jakin bati erantzuteko apropos pentsatutakoa izatea ere". Gipuzkoar egileak esandakoari jarraiki, lan berri batean hasteko lehen "txispazoa" buruan sortzen da, eta paperaren aurrean kokatu orduko buruan argi dauka zein izango den ordurarte ezezaguna den pertsonaia horren itxura eta bizitza. "Horrek ez du esan nahi aurrerantzean bizimodu propioa izango ez duenik", baina hori da hain zuzen desiragarriena. "Pertsonaia batek, bere bidea hartzeko gai denean, bizirik dagoela erakusten dizu, hori da momia bat sortu ez duzunaren seinalerik hoberena", dio.
Bestela egiten du lan Asun Balzolak. "Bi edo hiru enkargutan aritzen naiz batera, eta lehenengoarekin nagoen bitartean hurrengoa bueltaka darabilt konturatu gabe". Horrela, orri zuria edo pantaila hutsaren aurrean esertzeko orduan argi izaten du Balzolak pertsonaia berri horren itxura, pentsa litekeena baino askoz ere inkontzienteagoa den prozesu baten ostean.
Ehiztari eta sukaldari
Ehiztaria bezala zokomiran ibiltzen da Mikel Valverde kreazio berri bat papereratu behar duen bakoitzean. Haurrei zuzendutako pertsonaia baldin bada, kalean haurren jarrera, janzkera eta portaera aztertzen ditu. "Batzuetan ehiztari eta besteetan sukaldari bezala aritzen naiz", dio ilustratzaileak. Egunetan edo astetan zehar jasotzen joan den datuak izozkailuan bezala gordeta eduki ondoren, horiekin plater egokia lortzea da helburua. "Lan berriari ekin behar diozunean aurretik bildutakoa begiratzen duzu eta nahasketari ekiten diozu momentu horretan hoberen iruditzen zaizkizun osagaiekin". Horrela pertsonaien mamia lortzen da, eta bertatik aterako dira ondoren luzatuko diren hariak. "Askotan zeure barruko gauzak ateratzen dituzu. Sinesgarritasuna emango diote pertsonaiari, gertutik bizitakoak izatean ondo ezagutzen dituzulako". Garrantzitsuena pertsonaiak identitate propioa izatea da, lehen begirada batean besteengandik bereziko duen ezaugarria.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.