_
_
_
_
Entrevista:GAIAKAinhoa Arteta Opera abeslaria

"Eszenatokian 'diva' bilakatzen naiz; kanpoan, ez"

Mundu osoan horren ezaguna den euskaldun askorik ez da izango. Gazte zela, Tolosa utzi zuen, bakar-bakarrik atzerrirako bideari ekin ziolarik. Berak dioen bezala, urte guzti horiek gaur egun duen "azal gogorra" eraikitzen lagundu izan zioten, opera munduan arrakasta lortzeko ezinbestekoa den tresna. Abeslarien artean "zangotrabatze gutxi" dagoela ziurtatzen duen bitartean, erregina baten modura tratatua izatea ez duela gustuko aitortzen du.

Ainhoa Arteta (Tolosa, 1964) bilatzen hasi, eta Kanariar irletan topatu dugu. Oraingoan ere, lanean. Bertoko Opera denboraldia estreinatu du berak, La traviata lanarekin. Urteak joan ahala, geroz eta ardura gehiago duenaren erakusle.Galdera. 90. urtean Palm Beach-en (Estatu Batuak) debuta egin zenuenetik hona, zertan aldatu da Ainhoa Arteta?

Erantzuna. Egia esan asko aldatu naiz hamar urte hauetan. Orduan neskatxa bat nintzen, eta beraz uste dut pertsona moduan eta baita abeslari moduan heldutasuna lortu dudala. Gauza biak lotuta doaz eszenatokian egoterakoan. Hasiera batean ilusioa da nagusi, baina apurka-apurka heldutasuna, erantzukizuna eta egiten zaudenaren kontzientzia heltzen da.

G. Lehen urratsak ematen ari zinela, mundu honen inguruan irudi ideializatu bat izango zenuen. Zer nolako jauzia dago zure uste eta errealitatearen artean?

E. Jauzi benetan handia. Hasten zarenean fantasia asko dituzu. Sarritan eszenatokian nengoela egiten nuen amets, ikusleen txaloak jasotzen... Distiraz betetako momentua zen. Eta egia esan behar badizut, ametsa errealitatea baino politagoa da. Hainbestetan amestu duzun egoera horretara iristeko momentu benetan gogorrak jasan behar izan dituzu, eta gogortasun horrek gozotasuna kentzen dio garaipenari.

G. Hasiera hartan, zure aitak izan zuen garrantzia nabarmendu izan duzu beti.

E. Bai. Nire aitak eta familiak orokorrean garrantzia izugarria izan dute nire karreran, nitaz aparte, haiek ere asko sakrifikatu baitira. Nire aita, gainera, oso diziplinatua izan da beti, eta horrek askotan balio izan dit egoera ezberdinei aurre egiteko.

G. Baina, aitaz gain, hasieran izan ziren beste pertsona garrantzitsu batzuk, ezta?

E. Bai. Pl¨¢cido Domingo eta bere emaztea den Martak aholkulari apartak izan ziren niretzako. Beraien laguntza morala izan da, eta benetan eskertzekoa. Baina, beste hainbat pertsona izan da nire alboan. Esaterako, Mirela Freni izen handiko abeslaria da, baina hasieratik animatu izan nauena.

G. Abeslarien arteko erlazioa ona da? Edo ohikoak dira zuen arteko zangotrabatzeak?

E. Opera negozio mundu bat da, eta, beraz, zangotrabatzeak izan dira askotan. Hala ere, zangotrabatze horiek ordezkarien artean izaten dira, eta ez abeslarien artean. Nik nire lankideei errespetu handia diet; azken finean, denok goaz norabide berean eta, ondorioz, denok ditugu arazo berdinak. Abeslariak ez gara businessman-ak. Horiek min egiteko eskrupulu gutxiago dute.

G. Daramazun bizimoduan, zer egiten zaizu gogorrena?

E. Arlo honek duen negozio kutsuarekin borrokatu beharra da gogorrena. Honetaz gain, abiada handiz mugitzen gara eszenatoki batetik bestera. Lehen bi astetan egiten zen bidaia orain ordu gutxitan burutzen dugu, eta eztarriak hori nabaritzen du.

G. Zure senarra ere opera abeslari izateak laguntzen al du?

E. Bai, eta asko gainera. Batera gaudenean gure lanbideaz ez hitz egiten ahalegintzen gara, nahiz eta sarritan zaila izaten den. Hau izan daiteke lan bera konpartitzearen alde txarra, baina beste alde batetik, hobeto ulertzen ditugu batek edo besteak izan ditzakeen arazoak.

G. Operan gorengo mailara iritsi eta gero, zerk bultzatzen zaitu lanean jarraitzera?

E. Ez dakit [barrez]. Askotan, kontzertu baten amaieran guztiz hustuta amaitzen dut eta, orduan, neure buruari galde egiten diot: "Beno, zertan ari naiz?". Baina, azken finean, gustuko dudan lan batean ari naizelako jarraitzen dut.

G. Elite mailako abeslariak zaretela garbi dago. Baina, honen ondorioz, badirudi debekatuta duzuela huts egitea.

E. Hori publikoaren zati batek pentsa dezake. Nik, egia esan, barkatzen ditut abeslarien hutsak. Azken finean, badakit ezin dugula den-dena ongi egin. Nik ez ditut eskuak burura eramaten norbaitek momentu zehatz batean desafinatzen badu, baina, bai, abeslari horrek arte falta badu edota ez badaki gauzak behar bezala transmititzen.

G. Askotan esan da opera kontzertu bat musikala baino gehiago ekintza soziala dela. Berean gaude?

E. Nire ustez hori erdizka ematen da. Lehenengo funtziora joaten direnen artean denetarik dagoela egia da. Batzuk, musikaz baino jantziaz arduratzen dira gehiago. Baina, bigarren edo hirugarren funtzioetara hurbiltzen direnak emanaldia dute helburu.

G. Zer da zuretzat publikoa?

E. Ogibide honetan egon daitekeen poztasunik handiena. Azken finean, beraiek bultzatzen gaituzte aurrera egiten. Beraien txaloak, hor eserita daudenen txalo beroak, dira oparirik onenak.

G. Askoren ustez divo batzuk zarete. Honek on ala kalte egiten dizue?

E. Berarekin bizitzen jakin behar dugun mito bat da hori. Hala ere, ez diot garrantzia gehiegirik ematen. Pertsona sinplea naiz neure bizitza pertsonalean, nire lagunen lagun. Eszenatoki gainean, aldiz, uste dut nahiko diva naizela. Agian, nitaz guztiz ezberdina den paper batean sartu behar naizelako. Nigana hurbiltzen ez denak eta ideia arraroren bat duenak, ba beno... Ezin naiz joan mundu guztia oker dagoela sinestarazi nahian.

G. Hala ere, leku guztietan primeran hartuak izaten zarete. Beraz, sarritan, zaila izango zaizue hankak lurrean izatea, ezta?

E. Ez zait gustatzen jendeak zerbitu behar nauela sentitzeak. Nik ahotsaren dohaina dut, baina beste batek lumaren dohaina izan dezake eta beste batek okela ongi moztearena. Gertatzen dena zera da: nire ogibidea eszenatoki gainean eta jendeari begira burutzen dela, eta horrek pedestal antzeko batean kokatzen zaitu. Hala ere, nik ez dut hau gogoko. Dohain guztiak berdinak dira.

G. Euskadiko abeslari gazteek, zuri gertatu zitzaizun bezala, atzerrira joateko ezinbesteko beharra dute hobetu ahal izateko?

E. Hori ezinbestekoa da. Teknika zauden lekuan ikasi dezakezu maisu on bat izan ezkero. Hala ere, prest zaudenean, komenigarria da etxetik irtetea bizitzaren gogortasuna ezagutzeko. Ni 18 urte nituela Italiara joan nintzen, eta gero Estatu Batuetara. Adin horretan, ongi pasatzea da buruan duzun gauza bakarra, baina pisu batean bakar-bakarrik nengoen eta ez nuen hizkuntza ezagutzen. Honek egun dudan azal gogorra eraikitzen lagundu dit.

G. Urte hauetan sari ugari jaso dituzu. Baina, ba al dago zuretzat berezia den baten bat?

E. Bai, eta benetan diot. Donostiako Urrezko Danborra jaso izanak aluzinatuta utzi ninduen. Ez dakit nolatan eman zidaten. Bestetik, haurrei laguntzeagatik jasotakoak ere bereziak dira niretzako.

G. Bukatzeko, Ainhoa, esaguzu urte honetarako buruan dituzun proiektu nagusienak.

E. Momentuz, Traviata-rekin jarraituko dut, eta, gero, Metropolitanera itzuliko naiz. Honekin batera, errezital ugaritan hartuko dut parte.

Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo

?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?

Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.

?Por qu¨¦ est¨¢s viendo esto?

Flecha

Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.

?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.

En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PA?S
Recomendaciones EL PA?S
Recomendaciones EL PA?S
_
_
universo-virtual.com
buytrendz.net
thisforall.net
benchpressgains.com
qthzb.com
mindhunter9.com
dwjqp1.com
secure-signup.net
ahaayy.com
soxtry.com
tressesindia.com
puresybian.com
krpano-chs.com
cre8workshop.com
hdkino.org
peixun021.com
qz786.com
utahperformingartscenter.org
maw-pr.com
zaaksen.com
ypxsptbfd7.com
worldqrmconference.com
shangyuwh.com
eejssdfsdfdfjsd.com
playminecraftfreeonline.com
trekvietnamtour.com
your-business-articles.com
essaywritingservice10.com
hindusamaaj.com
joggingvideo.com
wandercoups.com
onlinenewsofindia.com
worldgraphic-team.com
bnsrz.com
wormblaster.net
tongchengchuyange0004.com
internetknowing.com
breachurch.com
peachesnginburlesque.com
dataarchitectoo.com
clientfunnelformula.com
30pps.com
cherylroll.com
ks2252.com
webmanicura.com
osostore.com
softsmob.com
sofietsshotel.com
facetorch.com
nylawyerreview.com
apapromotions.com
shareparelli.com
goeaglepointe.com
thegreenmanpubphuket.com
karotorossian.com
publicsensor.com
taiwandefence.com
epcsur.com
odskc.com
inzziln.info
leaiiln.info
cq-oa.com
dqtianshun.com
southstills.com
tvtv98.com
thewellington-hotel.com
bccaipiao.com
colectoresindustrialesgs.com
shenanddcg.com
capriartfilmfestival.com
replicabreitlingsale.com
thaiamarinnewtoncorner.com
gkmcww.com
mbnkbj.com
andrewbrennandesign.com
cod54.com
luobinzhang.com
bartoysdirect.com
taquerialoscompadresdc.com
aaoodln.info
amcckln.info
drvrnln.info
dwabmln.info
fcsjoln.info
hlonxln.info
kcmeiln.info
kplrrln.info
fatcatoons.com
91guoys.com
signupforfreehosting.com
faithfirst.net
zjyc28.com
tongchengjinyeyouyue0004.com
nhuan6.com
oldgardensflowers.com
lightupthefloor.com
bahamamamas-stjohns.com
ly2818.com
905onthebay.com
fonemenu.com
notanothermovie.com
ukrainehighclassescort.com
meincmagazine.com
av-5858.com
yallerdawg.com
donkeythemovie.com
corporatehospitalitygroup.com
boboyy88.com
miteinander-lernen.com
dannayconsulting.com
officialtomsshoesoutletstore.com
forsale-amoxil-amoxicillin.net
generictadalafil-canada.net
guitarlessonseastlondon.com
lesliesrestaurants.com
mattyno9.com
nri-homeloans.com
rtgvisas-qatar.com
salbutamolventolinonline.net
sportsinjuries.info
topsedu.xyz
xmxm7.com
x332.xyz
sportstrainingblog.com
autopartspares.com
readguy.net
soniasegreto.com
bobbygdavis.com
wedsna.com
rgkntk.com
bkkmarketplace.com
zxqcwx.com
breakupprogram.com
boxcardc.com
unblockyoutubeindonesia.com
fabulousbookmark.com
beat-the.com
guatemala-sailfishing-vacations-charters.com
magie-marketing.com
kingstonliteracy.com
guitaraffinity.com
eurelookinggoodapparel.com
howtolosecheekfat.net
marioncma.org
oliviadavismusic.com
shantelcampbellrealestate.com
shopleborn13.com
topindiafree.com
v-visitors.net
qazwsxedcokmijn.com
parabis.net
terriesandelin.com
luxuryhomme.com
studyexpanse.com
ronoom.com
djjky.com
053hh.com
originbluei.com
baucishotel.com
33kkn.com
intrinsiqresearch.com
mariaescort-kiev.com
mymaguk.com
sponsored4u.com
crimsonclass.com
bataillenavale.com
searchtile.com
ze-stribrnych-struh.com
zenithalhype.com
modalpkv.com
bouisset-lafforgue.com
useupload.com
37r.net
autoankauf-muenster.com
bantinbongda.net
bilgius.com
brabustermagazine.com
indigrow.org
miicrosofts.net
mysmiletravel.com
selinasims.com
spellcubesapp.com
usa-faction.com
snn01.com
hope-kelley.com
bancodeprofissionais.com
zjccp99.com
liturgycreator.com
weedsmj.com
majorelenco.com
colcollect.com
androidnews-jp.com
hypoallergenicdogsnames.com
dailyupdatez.com
foodphotographyreviews.com
cricutcom-setup.com
chprowebdesign.com
katyrealty-kanepa.com
tasramar.com
bilgipinari.org
four-am.com
indiarepublicday.com
inquick-enbooks.com
iracmpi.com
kakaschoenen.com
lsm99flash.com
nana1255.com
ngen-niagara.com
technwzs.com
virtualonlinecasino1345.com
wallpapertop.net
nova-click.com
abeautifulcrazylife.com
diggmobile.com
denochemexicana.com
eventhalfkg.com
medcon-taiwan.com
life-himawari.com
myriamshomes.com
nightmarevue.com
allstarsru.com
bestofthebuckeyestate.com
bestofthefirststate.com
bestwireless7.com
declarationintermittent.com
findhereall.com
jingyou888.com
lsm99deal.com
lsm99galaxy.com
moozatech.com
nuagh.com
patliyo.com
philomenamagikz.net
rckouba.net
saturnunipessoallda.com
tallahasseefrolics.com
thematurehardcore.net
totalenvironment-inthatquietearth.com
velislavakaymakanova.com
vermontenergetic.com
sizam-design.com
kakakpintar.com
begorgeouslady.com
1800birks4u.com
2wheelstogo.com
6strip4you.com
bigdata-world.net
emailandco.net
gacapal.com
jharpost.com
krishnaastro.com
lsm99credit.com
mascalzonicampani.com
sitemapxml.org
thecityslums.net
topagh.com
flairnetwebdesign.com
bangkaeair.com
beneventocoupon.com
noternet.org
oqtive.com
smilebrightrx.com
decollage-etiquette.com
1millionbestdownloads.com
7658.info
bidbass.com
devlopworldtech.com
digitalmarketingrajkot.com
fluginfo.net
naqlafshk.com
passion-decouverte.com
playsirius.com
spacceleratorintl.com
stikyballs.com
top10way.com
yokidsyogurt.com
zszyhl.com
16firthcrescent.com
abogadolaboralistamd.com
apk2wap.com
aromacremeria.com
banparacard.com
bosmanraws.com
businessproviderblog.com
caltonosa.com
calvaryrevivalchurch.org
chastenedsoulwithabrokenheart.com
cheminotsgardcevennes.com
cooksspot.com
cqxzpt.com
deesywig.com
deltacartoonmaps.com
despixelsetdeshommes.com
duocoracaobrasileiro.com
fareshopbd.com
goodpainspills.com
kobisitecdn.com
makaigoods.com
mgs1454.com
piccadillyresidences.com
radiolaondafresca.com
rubendorf.com
searchengineimprov.com
sellmyhrvahome.com
shugahouseessentials.com
sonihullquad.com
subtractkilos.com
valeriekelmansky.com
vipasdigitalmarketing.com
voolivrerj.com
zeelonggroup.com
1015southrockhill.com
10x10b.com
111-online-casinos.com
191cb.com
3665arpentunitd.com
aitesonics.com
bag-shokunin.com
brightotech.com
communication-digitale-services.com
covoakland.org
dariaprimapack.com
freefortniteaccountss.com
gatebizglobal.com
global1entertainmentnews.com
greatytene.com
hiroshiwakita.com
iktodaypk.com
jahatsakong.com
meadowbrookgolfgroup.com
newsbharati.net
platinumstudiosdesign.com
slotxogamesplay.com
strikestaruk.com
trucosdefortnite.com
ufabetrune.com
weddedtowhitmore.com
12940brycecanyonunitb.com
1311dietrichoaks.com
2monarchtraceunit303.com
601legendhill.com
850elaine.com
adieusolasomade.com
andora-ke.com
bestslotxogames.com
cannagomcallen.com
endlesslyhot.com
iestpjva.com
ouqprint.com
pwmaplefest.com
qtylmr.com
rb88betting.com
buscadogues.com
1007macfm.com
born-wild.com
growthinvests.com
promocode-casino.com
proyectogalgoargentina.com
wbthompson-art.com
whitemountainwheels.com
7thavehvl.com
developmethis.com
funkydogbowties.com
travelodgegrandjunction.com
gao-town.com
globalmarketsuite.com
blogshippo.com
hdbka.com
proboards67.com
outletonline-michaelkors.com
kalkis-research.com
thuthuatit.net
buckcash.com
hollistercanada.com
docterror.com
asadart.com
vmayke.org
erwincomputers.com
dirimart.org
okkii.com
loteriasdecehegin.com
mountanalog.com
healingtaobritain.com
ttxmonitor.com
bamthemes.com
nwordpress.com
11bolabonanza.com
avgo.top