'Oroiminak'
Bada ipuin gehientsuenetan errepikatzen den elementu bat: argazkia. Izan ere, argazkiak erabiliz oroimenaren kutxan gorderiko irudiak kanporatzea dirudi narrazio hauen asmoa. Haatik, Felipe Rius kazetariaren Bi argazki eta hainbat polaroid lehen liburuan bi atal bereizten dira: Reflex deituriko atalean, egitura landuagoa duten zortzi ipuin eskaintzen zaizkigu; Polaroid deiturikoan, bestalde, flash baten modura eraikiriko hemezortzi ipuin.Lehenengo ataleko ipuinetan, argazkiek leku berezia dute: oroitzapenak gogora ekartzeaz gain, pertsonaia ezberdinak uztartzeko lokarria baitira. Bestalde, bidaia ezberdinak kontatzen zaizkigu, eta hauetan guztietan pertsonaiek beldurrak, izuak, istripuak, iragana, zalantzak... badai-lagun izango dituzte. Dena den, han-hemenka iradokitzen den heriotzaren zantzuak kateatuko ditu ipuinok.
Bestalde, inoiz bereganatzen ez diren ilusio xumeen bilaketaren aipamena ere etengabea da; gehientsuenetan, bilaketa antzua. Pixkanaka pertsonaien irudi ezkutuak azaleratuz joango dira. Honela, gauzen bi aldeen berri ematea lortzen du, argazkiek osaturiko hezurdurari kolore ezberdinez zipriztinduriko mamiak txertatuz: hots, iraganari oraina erantsiz. Izan ere, askotan iraganetik ihesi eta etorkizun berri baten bila dabiltzan pertsonaiak aurkezten zaizkigu: baina, ihes hori berriro ere antzua izango da, ipuinotako protagonistek ezin izango baitiote heriotzari aurre egin. Halaber, hilak eta biziak elkarren ondoan arituko dira; askotan, hilak argazkien bidez irudikatuz. Honela, argazkiek ere betierekotasuna eta hilezkortasunaren ispiluak lirateke. Teknikari bagagozkio, plano ezberdinekin jolasteko joera nabaria da; batetik, dirudiena edo uste duguna; eta bestetik, dena edo besteek uste dutena.
Polaroid deituriko atalean, bestalde, bat-batekotasuna gailentzen da, irudi azkarren modura eraturik baitaude ipuinak. Ipuin oso labur eta sotilak dira, eta argazkiak ageri ez arren, ipuin hauen bidez egoera jakin bateko argazki txiki bat eskaintzen zaigu, sentsazio ezberdinak iradokiz.
Alta, bi ataletan antzeko tonuarekin topo egiten dugu: giro malenkoniatsua eta etsitua. Dena dela, irakurleak irakurketari behin ekinez gero, ez du etsiko liburua amaitu arte.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.