Euskal dantzarien topagunea
Euskal Herri osoan ia 250 talde dira euskal dantzak lantzen dituztenak. Horietatik gehientsuenak, 100 bat talde inguru, Bizkaian daude; Gipuzkoan, aldiz, erdiak (50 talde). Orokorrean, duela 25-30 urte sortutako taldeak dira, nahiz eta urrezko ezteiak ospatzera iritsitakoak ere egon (Gernikako Elai Alai Espainiako Gerra hasi aurretik eratu zen, esaterako,eta Donostiako Eskola eta Goizaldi, aldiz, Gipuzkoako zaharrenetakoak dira).Talde guztien arteko hartu-emana sendotzeaz gain, euskal dantzen ikerketa eta sustapenaren helburu nagusiarekin 1969. urtean sortu zen ofizialki Euskal Dantzarien Biltzarra. Ordurarte, baimen ezaren erruz, ekimen eta lan guztia Iparraldetik egitera behartua egon zen.
"Gero eta lan handiagoa dugu Biltzarrean", dio Maribel Ortiz de Zaratek, Euskal Herriko Dantzarien Biltzarreko presidenteak. "Izan ere, euskal dantzen artean uste baino barietate handiagoa dago. Horregatik, dantza mota guzti hauek ikertzea, sustatzea eta bere baitan mantentzea izaten da gure kezkarik nagusiena. Gainera, dantza bakoitzak bere instrumentu eta jantzi bereziak izaten ditu, eta horiek ere ikertzen ditugu", gaineratzen du.
Ikerketa lan horrekin batera, dantza talde guztien arteko bitartekari lana egitea da Biltzarrak duen beste zeregin nagusia. Esaterako, urrian hasi eta maiatza arteko epean, hainbat ikastaro antolatzen dira urtero, eta Biltzarraren aldizkariaren 52. alea ere kalean da. Bizkaian, azkenik, web orria martxan jarriko dute, CD-Roma argitaratzearekin batera.
Diru-laguntza gutxi
Diru eza da dantzarien artean ere buruhausterik handienetakoa. Orokorrean, urtean zehar eskainitako emanaldietatik lortzen dute dirua. Instituzioen aldetik, ordea, ez da diru-laguntza handirik jasotzen. "Herri zehatz bateko dantza lantzerakoan ez bada, taldeek ez dute inolako laguntzarik izaten", dio Bizkaiko koordinatzailea den Jon Gamindek. "Horrelakoetan, Udalak dira laguntzen gaituztenak. Bestelakoan, bidaia bati aurre egiteko, adibidez, taldeek euren aldetik lortu behar izaten dute dirua".
Ildo honetan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza apurra Biltzarraren bitartez bideratu izan da. "Duela hiru urte, hiru milioi jaso genituen Jaurlaritzaren aldetik. Dantzari Eguna antolatzeko besterik ez zitzaigun iritsi", dio Maribelek. "Handik aurrera, ez dugu pezeta bakar bat ere ikusi. Baina, errua gurea da; ez, Jaurlaritzarena. 2.000 dantzari biltzen dituen erakundea da gurea, gero eta erraldoiagoa dena. Gure estatutuak moldatzen ari gara, Jaurlaritzak exijitzen digunari erantzunez".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.