"Jendeak zinea ikusten ikas dezala lortu behar du Zinemaldiak"
Mikel Olaciregui (Pasaia, 1956) Donostiako Zinemaldiko zuzendaria izango da datorren urtetik aurrera. Zortzi urtez gerente eta zuzendari orde lanak egiten aritu ondoren, Francis Ford Coppolaren jarraitzaile porrokatu honek Diego Gal¨¢n-en lekua hartuko du. Zinemaldian zehar ospatuko du bere urtebetetzea, Billy Wilderren komedien zale sutsua da, eta Donostiara eginiko bisitan, Susan Sarandonek betirako bere bihotza irabazi zuela aitortzen du Olacireguik. Galdera. Diego Gal¨¢n badoa, eta zu izango zara bere ordezkoa. Trantsiziozko urtea da hau?
Erantzuna. Zinemaldian ez dago trantsiziorik. Urte bakoitzak bere nortasuna eta bere garrantzia dauka, batez ere, hamar egun hauek urte osoko lanaren isla direlako. Trantsiziorik ez dago, hori ez da posible. Nire kasuan, zenbait gaitan lekukoa hartu beharra daukat, baina niretzat beste urte bat bezala da, nahiz eta aurten antolamendu eta finantza kontuetaz gehiago arduratzen naizen.
G. Baina, aurten, nork hartzen ditu erabakiak?
E. Erabakiak beti taldearen erabakiak dira. Antolakuntza eta pelikulen inguruko erabakiak Zuzendaritza Batzordeak hartzen ditu. Hala ere, denok nahikoa askatasun daukagu, adibidez, bidaia batean pelikula bat ikusi eta beharrezkoa bada momentuan bertan filma hartzeko.
G. Pentsatu al duzu zein izango den hartuko duzun lehen neurria?
E. Zortzi urte daramatzat lanean Diegorekin, oso gustura, eta daukagun Zinemaldiak funtzionatzen duela uste dut. Kritiken nondik-norakoak eta ikusleen erantzuna ikusirik oso pozik gaude. Nire planteamendua daramagun bidea jarraitzea izango da. Egotekotan, aldaketa nagusiak antolaketa eta aukeraketan emango dira. Hala ere, Zuzendaritza Batzordea bere horretan mantenduko da, Diego [Gal¨¢n] barne, eta norberak bere ukituak egiten dituen arren, kanpotik behintzat, aldaketak ez dira oso nabariak izango.
G. Zinemaldia arrakastaz hil daitekeela esan izan da.
E. Badaude sintomak. Hiria gainezka dago, eta hiriko hotelek ez dituzte Zinemaldiko beharrak asetzen. Azken hamar urteotan hotel kopurua handitu den arren, hiriak gabezia nagusi bat du: bost izarretako hotel bakarra daukagu. Beste sintoma bat zinema aretoetan sortzen diren ilarak dira. Guk ahaleginak egiten ditugu, baina, kontutan izan behar da Zinemaldiak industria eta kazetariei bideraturiko ospakizunak direla, eta beraz, ezin ditugu hauek inolaz ere kanpoan utzi. Donostiak badauka beste ezaugarri bereizgarri bat: ikusleen erantzuna. Guk hau zaindu nahi dugu eta gauzak hobetzeko neurriak hartzen ditugu, baina, oso zaila da.
G. Zergatik ez dira sarrerak zenbakitzen?
E. Sarrerak ez dira zenbakitzen salmenta prozesua izugarri luzatuko litzatekeelako. Jendeak pelikula asko erosten du aldi berean, eta honek salmenta mantsotzen du. Gainera sarrerak zenbakitu behar baditugu ilarak gehiago handituko lirateke.
G. Azken urte hauetan oreka lortu duzuela dirudi, batez ere arlo ekonomikoan. Baina, aldi berean, glamourra galdu al da?
E. Nik ez nuke hori izango. Iaz Antonio Banderas eta Melanie Griffith etorri ziren honen amarekin [Tippi Hedren]; Madelaine Stone, Sigourney Weaver, Vanessa Redgrave, Angelica Huston... Nik uste dut glamour aldetik oso ondo dagoela Zinemaldia azken urte hauetan.
G. Zein prozesu jarraitzen da Zinemaldira izar bat ekartzeko?
E. Prozesua zaila da. Guk azken urte hauetan pelikulekin zerikusia duten izarrak ekarri ditugu bakarrik. Zinemari lehentasuna eman diogu, aurpegien gainetik. Euren filmak janztera badatoz bakarrik ekarri ditugu izarrak, ez zaigu inor florero bezala ekartzea gustatzen.
G. Aurten azken urte hauetan nabaria zen latinizatze prozesua areagotu da. Honek ez al du Zinemaldia nolabait mugatzen?
E. Zinemaldi bakoitza bere merkatuaren leiho zabala da. Hori normala da. Cannesen, esaterako, arreta berezia eskaintzen zaio Frantziako zinemari, eta gure Zinemaldia oso garrantzitsua da gazteleraz eginiko filmentzat. Hala ere, zerbait azpimarratu nahiko nuke: gero eta nabariagoa da pelikulek ez dutela nazionalitaterik, eta horren eredu garbiak ditugu aurtengo Zinemaldian.
G. Zergatik dago hain film estatubatuar gutxi sail ofizial eta Zabaltegin?
E. Egia da. Ni oso zinemazalea naiz, eta film komertzialak gustatzen zaizkit, ondo eginak badaude. Baina, nire ustez, Zinemaldia ez da pelikula baten aurrestreinua egiteko leku egokia. Oreka bilatu behar da. Zinemaldiak industriaren eskaparate izan behar du, baina batez ere, zuzendari eta zinema berriak erakutsi behar ditu.
G. Baina, estatubatuar telebistaren belaunaldiari sail berezi bat eskaintzen zaio, ordea.
E. Horrela da, bai. Sail honetan amerikar historiako zinemagile handi asko ikus daiteke, baina, ez bere pelikula ezagunenetan. Aukeratu ditugun lanak telebistarako zuzenean egindako pelikulak [ez dugu ahaztu behar garai horretan telebista zuzenean egiten zela] eta zuzendari hauen lehen filmak, ezezagunak, izan dira. Asmo potoloa da, baina, Zinemaldiak lortu behar du jendeak zinea ikusten ikas dezan.
G. Zein da filmak hautatu eta Zinemaldira ekartzeko jarraitzen den bidea?
E. Bide asko dago. Garrantzitsuena bideoa da. Urtean zehar mila bideotik gora jasotzen ditugu, batez ere zinemagile berrien lanekin. Munduan zehar sare bat daukagu gainera. Hainbat herritan ordezkariak ditugu eta hauek ikusten dituzten filmei buruzko txostenak bidaltzen dizkigute. Bestetik, urte osoan zehar dokumentazio zerbitzu bat daukagu munduko zine aldizkari guztiak irakurtzen dituena, eta pelikula bakoitzeko fitxak idazten duena. Gainera, aukeraketa komisioa zinemaldietara doa, batez ere, Berlin eta Cannesera, eta bereziki, Canneseko merkatura. Hortik aurrera zoramena hasten da, eta askotan, beste zinemaldiekin konpetentzia.
G. Dirua eskaintzen da?
E. Pelikula bati ez. Zinemaldiak eskaintzen duen abantaila promozioa da, bai industria barnean, eta baita prentsan ere. Kontutan izan behar da Madrilen ospatzen den aurrestrenaldi handi batek ehun kazetari biltzen dituela asko jota, eta guk hemen 1.300 inguru ditugula.
G. Berlin, Venezia eta Cannes; zer falta zaio Zinemaldiari hauen parean izateko?
E. Gauza asko: Venezia hiriaren lilura, Cannesek duen industriaren laguntza eta bertako kostak jendearengan duen erakargarritasuna eta, batez ere, hiru zinemaldi horien aurrekontu zati bat.
G. Robert DeNiro Donostian izango da, baina, Diego Gal¨¢nek ezin izan du Jack Lemmon ekartzeko zuen ametsa bete. Zein da zure ametsa?
E. Aktore kontenporaneoen artean, hor ditugu Dustin Hoffman, Jack Nicholson, Jessica Lange... Baina, gero eta zailago dago, eta ez da erraza Donostia Saria jasotzeko maila duten aktoreak aurkitzea. Beste amets bat gure bakero zaharra den Clint Eastwood ekartzea da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.