'Antzoki iluna' osatu zuen Habek euskaltegietan banatzeko
'Babilonia': bigarren aita
Gerra karlisten garaian kokatuta, bi anaia bikien arteko lehiak, maitasunak gorrotoak eta borrokak kontatzen ditu Babilonia-k. Emititzen hasi berria den arren, dagoeneko jende askok deitu du bai grabazioak eta baita gidoiak ere eskatuz, batzuek irakurri egin nahi dituztelako eta euskaltegietan landu nahi dituztelako beste askok. Izan ere, euskalduntzearen goi urratsetan dezente asko erabiltzen diren langaiak dira irrati-nobelak. 1990. urtean zenbait irrati-nobelek eta irrati-antzerkiek osatuta Antzoki iluna saila sortu zen, liburuxka bezainbat kasetez hornitua. "Alfabetatzerako eta euskalduntzearen azken urratsetarako langaiak dira, entzumena eta ahozko komunikazioa lantzeko berariaz moldatuta", Habetik zehaztu dutenez.Sei irrati eta antzerki-nobelek osatzen dute Antzoki iluna, azkena duela bost urtekoa: Bernardo Atxagaren zazpi testu laburrek, Jose Antonio Loidik idatzi eta Joxe Ramon Zubimendik egokitutako Hamabost egun urgainean, Arantxa Iturberen Maite, maite, maitea, Anton Mar¨ªa Labaienen 11 antzerki lan, Toribio Altzagaren hiru antzerki-lan eta Salbador Zapiain Ata?o-ren Txantxangorri kantaria. AEK-ko didaktika buruaren esanetan, entzumena lantzeko oso material aproposa da: "Egun ere asko erabiltzen dira, Atxagarenak batez ere. Babilonia ere gertutik jarraituko dugu".
Hamalau urterekin, institutu garaian, irakurri zuen lehendabizi Babilonia Harkaitz Canok, eta garai hartako lehiaketa baterako ipuin bat idatzi zuen, Irigoienen eleberritik "maileguz hartutako" ideia batzuekin. Hamaika urte geroago berari egokitu zaio irratira moldatzea. Beste lau bider irakurri du eleberria horretarako. Hasiera batean Irigoieni berari proposatu zioten, baina bere hurrengo eleberrian buru-belarri sartuta, ezezkoa eman behar izan zuen. "Normala iruditzen zait, nik ere ez dakit egingo nukeenik nire liburuaren gidoirik. Zure lana ez bada, beste hoztasun eta askatasun batekin egiten duzu lan", dio Canok. Zailtasunik ere izan du egokitzapen lanak, nobelako informazio guztia 8-10 minutuko 60 ataletan sartzea eta liburuak denboran dituen jauziak moldatzea kosta izan zaiolarik gehien. Istorioarekin nahikoa fidela izan den arren, bere aportazioa ere egin du Canok, pertsonaia batzuei nortasun gehiago emanez. Halaxe egin du Don Ilariorekin, baserriz-baserri errenta kobratzen duen pertsonaiarekin. "Oso pertsonaia aktuala da, lan egin gabe besteen kontura bizi dena. Kari?oa hartu diot, kezkarik gabeko gizona izan arren".
Harkaitz Canoren ustez, bukaera da unerik hunkigarriena. Beraz, Eguberrira arte zain egon beharko gara. Hori bai, atalen bat galdu edo irratiz entzuteko aukera ez duenak Babiloniara joateko beta izango du EITBren web orrira sartuta. Hori guztia aurki, bi aste barru.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.