Lotu gabeko hariak
Joxemari Iturraldek (Tolosa, 1951) trilogia baten azken eleberria argitaratu du: Euliak ez dira argazkietan azaltzen (Erein). Pertsonaia sare konplexua irudikatzen digu idazleak, pertsonaia batetik bestera saltoka ibiliz. Dena den, gehienek Rekexo ikertzailearekin nolabaiteko lotura izango dute, Kutz doktoreak izan ezik. Rekexoren irudi ironikoaren ondoan, doktorea pertsonaia misteriotsu eta ahaldun bezala aurkezten da. Are gehiago, beste pertsonaien patuaren hainbat hariren gidaria dirudi: gertaeren joan-etorrian gordetzen den nolabaiteko indar ezkutuaren irudia. Honela, hainbat pertsonaia ezkutuko indarren, patuaren txotxongilo bihurtuko dira.Irakurleak narrazio sare honen hari guztiak uztartzeko ahaleginez ekingo dio irakurketari. Dena den, amaiera aldera, bere ahaleginaren ezintasunaz ohartuko da. Horrek ezinegon eta ezustea badakar ere, gerora sentsazio hori bera da, nire ustez, liburuaren lorpenik behinena. Izan ere, amaiera irekiaren bidez, garbi ikusten da egilearen asmoa narrazioari itxitasunik ez ematea dela.
Honela, eguneroko bizipenetan gauzen arteko harremanak aurkitu nahian egiten dugun bilaketa etengabea, eta sarritan, antzua irudikatzen da. Eleberri honetan, ostera, gauzen arteko lotura ezin ulertzeak sortuko digu gogoetarako bidea, eta atsegina. Zenbaitek sarearen zulo horiek irudimenaren bidez beteko dituzte narrazio biribila ulertzeko beharrezko korapiloak lotuz; beste batzuek, nik barne, ezintasun horrek sorturiko atsegin eta hausnarketak eskertuko ditugu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.