Ibarretxe anaien Waterloo
Pasa den ostiralean estreinatu zen 'Sabotaje!' , eurek idatzi, ekoiztu eta zuzendutako bigarren filma.
Aurrekontu handia
Goiuriko parajeetan, Napoleon eta Wellington buruz buru aritu dira gerran, Waterlooko bataila garrantzitsua bereganatu nahian. Ez gara erratu ez, Goiurin izan ditugu Napoleon eta Wellington, Izarrako eskolan lo egiten hain zuzen. Arrazoia Ibarretxe anaien azken desbarioan eta zinemaren arteak duen magian topatu behar dugu. Hau guztiaren emaitza zinema aretoetan dugu ikusgai pasa den ostiraletik aurrera. Bere izena Sabotage! da; Ibarretxetarrek idatzi, ekoiztu, musikatu eta zuzendu duten bigarren filma.Eskolan ikasi dugun historia ez dator beti bat benetan gertatu izan zenarekin. Edo hori diote, behintzat, Ibarretxe anaiek. 1815eko ekainean, Napoleon Bonaparteren La Grande Arm¨¦e Wellingtonen gizonen aurka aritu zen Belgikan, Waterloon hain zuzen. Adituek diotenez, 60.000 gizon baino gehiago hil ziren gerra krudel hartan. Baina, zein izan zen Napoleon frantziarra eta Wellington ingelesa aurrez aurre jartzeko benetako arrazoia? Emakumezko bat: Lady Edwina Napes Zubarry izeneko agente bikoitza, alegia.
Ibarretxe anaiek komedia erabili nahi izan dute historiaren pasarte garrantzitsu hau birmoldatzerako orduan. Napoleonek ez zuen Europa bere menpe hartu nahi, Lady Edwina Napes Zubarry-ren bihotza bereganatzea zuen helburu. Bere alboan, laguntzaile prestu moduan, Napoleonek Armani Mariskala zuen, ezagutzen den nortasun napoleonikoaren lehen trastorno kasua.
65 egun eman zituzten Jos¨¦ Miguel eta Esteban Ibarretxe anaiek pelikularen filmaketan. Donostiako Seminarioa antzezleku bihurtuta, pasa den urteko abuztuan hasi zen ostiralean estreinatu den filmaren filmaketa. David Suchet (Napoleon) eta Stephen Fry (Wellington) aktore ezagunak buru zirela, 30 antzezle ingeles, 10 frantses, 10 espainiar eta 400 figurante behar izan zituzten Waterlooko gerla zitala behar moduan islatzeko. Guztira, 500 traje, 30 kanpain denda, 128 mosketoi, 130 sable eta 40 kilo bolbora erabili zituzten efektu bereziz hornituriko filmaren filmaketan.Estatu Espainiarrean inoiz erabili den hirugarren aurrekonturik handiena izan dute Ibarretxe anaiek esku artean. Guztira, 650 milioi izan dira Ibarretxe & Co., Kino Vision, Cin¨¦ B eta Pathe ekoiztetxeek mahai gainean jarri dutena. Gero eta ugariagoak dira herrialde ezberdinen arteko koprodukzioak, baina, hau da Euskal Herrian horrelako aurrekontuarekin egiten den lehen filma. Pelikularen ezaugarrien artean, filmaketa oso-osorik Euskal Herrian burutu dela nabarmendu daiteke. Zehazki, Donostia, Izarra inguruak, Bilboko Artaza jauregia eta Santos Juanes eliza, eta Galdakaoko K2000 estudioak izan dira aukeratutako kokalekuak.
Estreinaldiaren aurretik, Ibarretxe anaiek sari bat jaso dute jada. Donostiako Zinemaldian zehar, Euskal zinemaren egunean, IBAIAk "ekoizpen independenteari" ematen dion saria jaso zuten Ibarretxe anaiek Sabotage! filmagatik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.