Fededunak Mekarantz
Memorian arakatzen hasita, aitortu beharrean nago Durango beti ezagutu izan dudala barrutik, saltzailearen postutik, eroslearenetik baino areago. Gogoan dut 93koa izan zela Susa argitaletxearen eskutik Lubaki Bandaren lehen aldizkaria aurkeztu genuen urtea. Garai hartan ez zen berogailurik, hotz galanta egiten zuen eta Itxaro Bordak inspirazio jainkotiarrez ekarri eta liburu artean ezkutatu zuen orujo botilari esker izan ez balitz, denok bertan izoztuko ginelakoan nago. Ez litzateke hain usadio txarra, Venezuelan egiten diren liburu aurkezpenetan liburu berria ronarekin busti eta bataiatzeko ohitura baitute, jaioberriari bizitza osasuntsua opatzeko. Eta orujoarena pasadizo hutsa baino gehiago da, Durangoko azokaren metafora zehatza delakoan nago: ez baita liburu azoka hotz bat, aspaldiko lagunak ikusi eta garagardo batzuk hartuz tarte atsegina pasatzeko okasio egokia baizik.Neroni naiz lehenbizikoa azokari zirko izateko karpa zuriari marra gorri batzuk eranstea bakarrik falta zaiola esan izan duena. Durango irrealitate baten isla da: euskal literaturaren egoera itzela dela ematen du hara hurbilduz gero, jendea sandiaren azken eleberria irensteko ezinegonak jota dagoela. Eta hori ez da egia. Euskal irakurleak egon badaude, eta ez dira hain gutxi proportzionalki. Ordea ez gaitezen engaina: azken hogei urteotan eman den euskal hiztunen alfabetizazioa eta euskal irakurlegoaren kopurua ez dira neurri berean igo. Durango urteroko kultur-kuota ordaintzeko Meka bihurtu da askorentzat. Edonork gastatzen ditu bertan hamar mila pezeta, baina ez dago garbi liburu horiek irakurtzeko edo etxeko hormak hezetasunetik babesteko ote diren.
Zentzu gehiegirik ez duena da, aurten bezala, urte guztian zehar dozena erdi liburu atera, eta Durangorako ziento bat kaleratzeak. Azken asteotan, begizuloekin, ahituta ikusi ditugu egun berean lau liburu aurkezpen pairatu behar izan dituzten kazetari gajoak. Baina azkenean, hiruzpalau izen dira kazetarien arreta jasotzen dutenak, eta horiek izanen dira salduko dutenak, eta hain ezagun ez diren autoreak edota beren lehen liburua kaleratu berri dutenak oharkabean pasako dira gehienetan. Injustizia latza inondik ere, argitaletxeen plangintza txukunago batekin saihestuko litzatekeena. Euskal literatura jarraitzen duen irakurlearenganako errespetu falta bat dela uste dut: Durango iristen denean gogorra dena ez da euskal idazle izatea, euskal irakurle izatea baizik.
Erranak erran, Durangoko azoka beharrezkoa zaio oraindik euskal literaturari. Liburu azoka bat baino gehiago delako, eta ez delako beti izaten hain orujo ona lagun artean dastatzeko aukera.
Harkaitz Cano idazlea da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.