"Askok uste dute trikitixa bertakoa dela, baina ez da egia"
Egunon, Gozategiren laugarren diskoa, jada merkatuan dago. Bertan, beraiek ekoiztu duten lehenbiziko lanean, taldeak pop-a eta euskal musika tradizionala bat egiteari eusten dio, akordeoi diatonikoa erromerien errege bilakatzearekin batera. Taldeko hiru kideen esanak jasotzen dituen elkarrizketa honetan, hala ere, instrumentua sortzez bertakoa ez dela agerian geratuko da. Hori adierazi dute behintzat bost urteko epean 400 emanaldi eskaini dituen talde honetako kideek. Nirekin abestiarekin arrakasta itzela lortu ondoren, Gozategik triki pop deitu mugimendu oso baten gidari izaten segitzen du. Galdera. Taldearen doinuak erromeriei lotua segitzen du. Ez al duzue garatzeko asmorik?
Erantzuna. Kontua ez da hori. Uneotan, zuzeneko emanaldiekin batera, horixe da guk gustuko dugun musika; bateria, gitarra, trikia, perkusioa eta ahotsez osatutako taldearena. Beraz, hori, eta ez beste edozer, garatu nahi izan dugu. Askotan, grabaketetan denetarik sartzen saiatu izan gara, baina ohartu gara bide horretatik emaitza ez dela hobeagoa. Horregatik, oinarri sendoak utzi nahi izan ditugu, melodia nagusia, ahotsak eta trikia nabarmenduz.
G. Egunon oso disko errebindikatiboa da?
E. Bakoitzak nahi duena pentsa dezake; umorez, eta inorekin sartu gabe, beti ere. Euskadik bizi duen egoera ikusita, Egunon-en oinarria hauxe da: etorkizuna ilun ikusten dela, baina egunona emateko arrazoiak ere badaudela.
G. Nirekin abestia eskatzen dizuete oraindik?
E. Bai. Taldeari lotuta geratuko da betirako. Hala ere, horrelako gehiago espero ditugu.
G. Orduan izan zenuten arrakasta errepikatu nahi duzue?
E. Baietz uste dut. Mundu honetan buru-belarri lanean zaudenean, jendeak zuk eginiko musika entzutea nahi duzu. Guzti horri esker bizi gara. Hala ere, Nirekin-ek lortu zuen arrakasta ezin da erreferentziatzat hartu; zoritxarrekoak izango ginateke bizitza osorako.
G. Finlandia, Belgika, Frantzia eta Argentinan emanaldiak izan dituzue. Lurralde hauetan zuen musika ulertu izan dute?
E. Egia da pittin bat harrituta geratu zirela, baina gureak duen indarragatik. Finlandiara joan ginenean, esaterako, hirukote eta laukote ugari zegoen trikia joaz; baina kanpoan trikiari ez zaio gurean duen indarra ematen. Tratamendu ezberdina du.
G. Askok uste dute instrumentu autoktonoa dela.
E. Ez, gerra garaian ekarri zuten. Orain, adibidez, trikiak Italian egiten dituzte, eta bakoitzak leku ezberdin batetik datorrela dio. Gurean, baserri eta kaxeroekin lotu izan da. Guzti hori Kepa Junkera eta Joseba Tapiari esker aldatzen joan da. Orain instrumentu honek bere izaera propioa du, talde baten barruan, gitarrak bezala, bere lekua lortuz.
P. Boom-a pasa da?
R. Ez. Boom hori ezerezetik hasi zen, eta beraz, triki pop-ak nobedade izateari utzi dio bakarrik. Gainera, modak joan-etorriko zerbait izaten dira, baina talde batek kalitatezko musika egiten badu ez du zertan desagertu beharrik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.