Mugarri estaliak
Castillo Su¨¢rez-en poesiak loraldi ederra ezagutu du azken urte biotan, lau poema liburu argitaratu ditu epe laburrean. Egia da bi poeta berrientzako liburu kolektibo gisa agertu direla Iru?eko Udalaren eskutik eta zailak direla aurkitzen. Orain bere izenez atera ditu bi, bat Arabako Foru Aldundian, eta bestea, Susa argitaletxearen eskutik. Hark Ernestina de Champourcin lehiaketa irabazi zuen, eta Iragarki merkeak izenburupean eman. Bigarrenak, Mugarri estaliak deitura duena, orain arteko lana biltzen du poema berriekin batera, eta nolabait poetaren plazaratzea adierazten du. Lau liburu urte bitan, gaur egunean dagoen poesiaren eskasian, lan erraldoia dirudi.
Su¨¢rez-en obran poema ederrak, esanguratsuak, distiratsuak aurkitzeko modua dago, baina era berean bidea zabalik dagoela erakusten du, aurrera egingo duela. Agian, oso denbora laburrean lau liburu argitaratzeak ez dio onik egin, eta hausnarketa puntu batean daudela ikusi dezakegu bere azken liburuan. Aurreko hirurak, sariak irabazi ondoren argitaratuak, batasun handiagoa zuten espresio aldetik. Mugarri estaliak liburua aurrera pausua da; aurreko hiru libururen poemak aukeratu ditu eta berriak plazaratu, obra berri baten eraikuntza sortu arte. Baina nik lehen haiek zuten batasun joera ez diot ikusten honi.
Su¨¢rez-ek bide berriak ireki dizkio aspaldiko kopla zaharrari. Ez du honen irudi mundua erabiliko, baina bai ustekabeko azken kolpea bilatzen duela bere poemetan. Hauxe izan da Iragarki merkeak liburuak erabili duen teknikarik nagusiena. Idazleak egoera bat azaltzen du, eta egoera bukatzeko ezusteko galanta ematen du iragarkiak testura ekarriz, batez ere, sentsibilitatearen eta arruntasunaren arteko kontrasteak adierazten zuen joera nagusi hori: 'Ez dut sekula tangorik dantzatu/.../ Esanen nizuke:/ 'Erakutsi dakidan guztia,/ ez dakidana ez baitut jakin nahi'./ Se necesita pescadera en hipermercado de Pamplona'. Ahotsen jokoak espresibitate handia eman dio testuari, nitasuna, elkarrizketa, iragarki merkea, hiru planoen arteko jokoak indarra damaio testuari. Ugariak dira gainera, liburu honetan, idazketari buruzko hausnarketak.
Mugarri estaliak liburua hiru alditan banandu du poetak: 'Bidaia antolatuak', bidaiaren gaiaren inguruan, 'Maitasuna zedarritzen dute', maitasunaren gaiaren ingurukoak, eta 'Sententzia baliogabea', idazketa prozesuari buruzko aldea.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.