Euskaraz sortutako nobela laburrentzako Augustin Zubikarai Saria deitu dute
Euskaraz idatzitako nobela laburrak saritzeko lehiaketa deitu dute Ondarroako Udalak eta Elkarlanean argitaletxeak.
Augustin Zubikarairen izena daraman saria da berau eta bertan parte hartu nahi duten idazleek abenduaren 1a arte izango dute lanak aurkezteko epea.
Euskal sariketak ugariak dira, baina Augustin Zubikarai Sari hau nobela laburrak sarituko dituen lehena da.
Lehiaketaren oinarrien arabera, nobelak gutxienez 50 orrialde beharko ditu eta gehienez, berriz, 100 orrialde. Epaimahaia, Kritikaren saria jaso berri duen, Miren Agur Meabek, Kirmen Uribe Urbietak eta Jesus Mari Olaizolak osatuko dute eta saria irabazten duenak 4.000 euroko saria, edo beste era batera esanda 700.000 pezeta ingurukoa eskuratuko ditu. Horrezaz gain, Elkarlanean etxeak eleberri saritua argitaratuko du, hala ere idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan jasoko ditu egile-eskubideak.
Augustin Zubikarai sarira euskaraz sortutako nobela laburrak aurkez daitezke. Originalak behar dute, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso ez dutenak. Horrezaz gain parte hartu ahal izateko aldez aurretik argitaratu ez diren lanak izan behar dute.
Parte hartu nahi duenak Ondarroako Udaleko Euskara Zerbitzura igorri behar du lana 2001eko abenduaren 1a aurretik.Hiru ale bidali behar dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe.
Urtarrilaren 31 aurretik hartuko da erabakia eta gutxienezko kalitatezko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.