Ipuina haragi egin zenean
Ipuingintzak ez omen du nobelak beste osperik, ipuingintza ez omen da nobela beste saltzen.
Irudi zaharra ere bada, ipuina nobelara igarotzeko zubia omen da, nahiz eta nobelagileak ipuinlari bihurtu eta aldrebesekorik ere ezagutu, ipuinlari bihurturiko nobelagileak, alegia.
Idazleek aspaldi markatu zituzten mugak: ipuina K.O.z irabazitako konbatea omen da, nobela puntuetara. Ipuina esprinterra da, nobela errodarorea, ipuinak muga estuak eta hurbilak maite ditu, koloniak gisa, nobelak usain kontuetan ez du ulertzen.
Hiru ipuin liburu desberdinak agertu dira, literaturaren loraldia ezagutu duen urte honetan. Literatura txikiek horixe omen dute: sorpresa, urte bat larri doa, eta hurrengoan, inork jakin gabe liburu pila agertzen da liburu-dendatan. Iaz poema liburu bi genituen data hauetarako, aurton zortzi bat omen dira. Eta hiru ipuin liburu.
Desberdinak oro
Orokortasuna maite dutenek esana omen da, hiru lau ildo nagusik agertu dituztela modernitatearen ezaugarri nagusiak: hark maite du joera errealista, beste honek errealismoa bai, baina zakarra, hirugarrenak Kafka du gogoan eta haren absurdua maite du, ipuin harrigarriak (Borges eta nire ahaide Cortazar) izan du bere bidea ongi trazaturik irudimenaren munduan... Eta segi.
Linazasorok 'erro' tismoa eta erotismoa nahastu ditu bere Ipuin Errotikoak lanean, berdin egin zezakeen 'zorotismoa'rekin. Literatura beltza eta itxia berea, absurduaren logikan eraikia, gogor eta gotor, ironia mikatzaren errainua. Elkarrizketaz osaturik mundua mingotsa da eta mikatza haren agertzeko modua.
Jesus Etxezarragak Sugeraren tristura eman du argitara, eta tristura nekosoa da hori, negar ezin duena, behintzat. Negarrik gabeko tristuran jite berezia geratzen da, haurtzaroan ezagututako euskal herri barik euskal estranjeriaren mundua papeleratzea.
Agertu bezain laster galdu direnen itzalak osaturiko ipuin bilduma dugu hau. Nori ez dio burura ekarriko Obabakoak, bere magia eta bere marjinatuen istorioekin? Harriduraren mundua da Etxezarragak hizkera zoragarri batez ekarri duena. Denboraz kanpo dagoela? Noiz izan da literaturaren denbora munduaren denbora? Hobe munduaren denboraz kanpo irakurtzea liburua.
Jimu Iturralderen ipuingintzak bere ezaugarriak ditu aspaldi: pertsonaien hizkera arrasto batek osatzen du ipuin bat, detaile edo giro batek. Eta Nora noa? azken honetan argumentuaren garapenak pisurik izan du, baina garrantzizkoagoak dira kontakizunaren beste joera batzuk ipuin ilunetan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.