Gasteiz, Goteborg
Gasteiz, 2001ko ekaina. Azken urteotako San Juan bezpera guztietan bezala, jatetxe txinarrean elkartu gara; ondoren Judizmendiko jaietara joango gara. Berehala atera da gaia, eta Amaiak eta biok begirada esanguratsua bota diogu elkarri: oraindik ez dugu erabaki oporretan joango garen ala ez. Gainontzekoak harrituta utzi ohi duenez gure bidaiazaletasun eza horrek, isilik geratu gara, bada ezpada. Ba ni, aurten, Marokora itzuliko naiz, bota du Elenak. Niri ere izugarri gustatzen zait Maroko, erantzun dio Josebak, sei aldiz egon naiz bertan. Badu zer edo zer, egia da, jarraitu du Elenak, gure artean galdu den zerbait. Jendea ez da bizi beharrerako soilik, gu bezala, beste erritmo bat da nagusi, humanoagoa edo. Arrazoia duzue: gizarte-elkartasun gehiago somatzen da marokoarren artean, gehitu du Mikelek. Ohartu al zarete inoiz?, galdetu du Josebak, erretoriko, Jaen aldean olibadiak lerro zuzen-zuzenetan antolatuta daude; ez duzu halakorik topatuko Marokon: olibondo bat hemen, beste bat han... xelebrea benetan. Bizitzaren beste ikuspegi bat da, ez dago zalantzarik. Eta, horretaz gain, kostoarena dago, noski...
Beti bezala, saiatu egin naiz azaltzen hori guztia, besteak beste, industri iraultza sendo baten ezaren ondorio dela, azpigarapen kapitalistarena alegia; hemendik berrogei edo ehun urtetara ikusiko dugula zertan diren olibadi anarkikoak eta balizko gizarte-elkartasun hura, eta, gainera, ea ahaztu duten diktadura bat dela, eta Saharako auzia. Ez dituzte nire argudioak onartu. Zu beti bezain izorratzaile, esan didate. Magrebiarrak ez dira aldatuko; odolean daramate. Odolean.
Amaia egitera zihoala konturatu naiz orduan. Ez da berba errazekoa, eta urduri jartzen da eztabaidetan. Begiak itxi ditu, eta goragalea sentitu dut instant batez.
Begiak ireki eta somatu ditudan aldaketak ez dira handiak: han gaude guztiak, mahai baten inguruan, baina jantziak eta ile-orrazkerak ezberdin samarrak dira. Badago xehetasun bitxi bat, ordea: dena zuri-beltzean dakusat, aspaldiko telebista programetan bezala. Elkarri begiratu diogu une batez. Goteborg-en gaude, 1965. urtean. Aurrera egin du elkarrizketak.
Ba ni, aurten, Espainiara itzuliko naiz, bota du Gretak. Niri ere izugarri gustatzen zait Espainia, erantzun dio Bj?rnek, sei aldiz egon naiz bertan. Badu zer edo zer, egia da, jarraitu du Gretak, gure artean galdu den zerbait. Jendea ez da bizi beharrerako soilik, gu bezala, beste erritmo bat da nagusi, humanoagoa edo. Arrazoia duzue: gizarte-elkartasun gehiago somatzen da espainiarren artean, gehitu du Ingmarrek. Ohartu al zarete inoiz?, galdetu du Bj?rnek, erretoriko, Espainiako hirietan ez dago apenas semafororik, eta, bat topatzen duzunerako, leku absurduren batetan dago, edo ez dabil... xelebrea benetan. Bizitzaren beste ikuspegi bat da, ez dago zalantzarik. Eta, horretaz gain, sangriarena dago, noski...
Beti bezala, saiatu naiz azaltzen hori guztia, besteak beste, industri iraultza sendo baten ezaren ondorio dela, azpigarapen kapitalistarena alegia; hemendik berrogei edo ehun urtetara ikusiko dugula zertan diren semaforo absurduak eta balizko gizarte-elkartasun hura, eta, gainera, ea ahaztu duten diktadura bat dela, eta 36ko gerra. Ez dituzte nire argudioak onartu. Zu beti bezain izorratzaile, esan didate. Espainiarrak ez dira aldatuko; odolean daramate. Odolean.
Elkerengana jiratu naiz, eta keinu bat egin diot buruaz, gaurkoz nahikoa dibertitu dela adierazi nahian. Hain ondo marrazten dakien irribarre horietako batekin erantzun dit Amaiak. Eta berehala hasi naiz goragale hori sentitzen. Gasteizen gara berriro ere.
Gaurkoa, hala eta guztiz ere, nahikoa arina izan da. Aurreko astean eztabaida izan nuen Amaiarekin etxearen garbitasun mailaz, eta, halako batean, Florentzian agerrarazi ninduen, 1348an, Izurri Beltzaren erasoaren erdian. Ez ziren bi minutu baino gehiago izan, baina zelako bi minutu!
Egun hartan, jakina, Amaia ez zen nirekin etorri.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.