Inoizko azokarik jendetsuena
Joseba Sarrionandiaren 'Lagun izoztua' eleberria eta Hertzainak-en bilduma izan dira lanik salduenak
'Azoka lasaia izan da'. Horrela hasi zuen atzo aurtengo edizioaren balantzea egiteko prentsaurrekoa Anton Mari Aldekoa- Otalora azokako arduradun eta Gerediaga Elkarteko presidenteak. Antolatzaileak pozik agertu ziren komunikabideen aurrean.
'Partaide, bisitari zein eragileei dagokienez giro lasaia egon da', gehitu zuen Aldekoa-Otalorak, ' ez dakit honi normalizazioa deitzen ote zaion, baina apurka-apurka badirudi esparru horretan ere aurrerapausoak ematen gabiltzala'. Horrez gain, antolatzaileen arabera, azokak inoiz baino bisitari gehiago hartu du aurten, agian bost egunetan izan den eguraldi apartak animatuta.
Antolatzaileek ez zuten gehien saldutako izenburuei buruzko daturik zabaldu. Hala ere, azokako web orrialde ofizialetik jasotako datuen arabera,liburuen atalean Joseba Sarrionandia idazle iurretarra izan da izar nagusia: atzo arratsaldean Lagun izoztua bere eleberriaren lehen edizioa agortu zen eta bigarrena saltzeari ekin zioten Elkarlanean-eko arduradunek. Horrek esan nahi du 7.000 ale inguru saldu dituela Durangon, oso kopuru handia euskarazko literaturak duen merkatu urria kontuan hartuta.
Inoiz baino idazle eta musikari gehiago aritu dira autografoak sinatu eta bere lanen promozioa egiten
Bigarren libururik salduena Pello Zabaleta itzultzaileak euskaratutako Dagmar Kekul¨¢ idazlearen Utzi droga hori, kopon! izan da eta hurrengoa Mikel Martinezen Maquis. La guerrilla vasca. Era berean, Harry Potter-en hirugarren atalak (Harry Potter eta Azakabango presoa) oso harrera ona izan du. Hain zuzen ere, herenegun I?aki Mendigurenek, J.K. Rowling idazleak sortutako pertsonaiaren abenturak euskaratu dituen itzultzaileak, sinatu zuen autografo gehien azoka hartu duen karpa erraldoian.
Diskoetan, berriz, Oihuka diskoetxeak argitaratu duen Hertzainak taldearen bilduma berria izan da lanik salduena. Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalen Bar Puerto da bigarrena zerrenda horretan.
Dena den, gutxiago salduta ere aipatzea merezi duen bestelako argitalpenik ere egon da. Adibidez, Mintzoa argitaletxeak dokumentu historiko baten faksimile-edizioa aurkeztu du, hain zuzen ere, Linguae Navarrorum terminoa jasotzen duen XII mendeko eskuizkribuarena. Argitalpen berezi hau marko baten barruan eta dokumentuaren jatorriari buruzko hainbat daturekin batera saldu dute. Harrera oso ona izan du, 130.000 pezeta kostatu arren 100dik gora saldu dituzte eta.
Hala ere, salmenta datuei garrantzia kendu nahi izan zioten atzo azokaren antolatzaileek. 'Azoka ez dadila izan apalategiak betetzeko, ona litzateke liburuak irakurriak izatea', azpimarratu zuen Anton Mari Aldekoa-Otalorak.
'Nik uste dut diskoak entzuten direla, baina liburuekin batzutan ez da horrelakorik gertatzen. Liburuak ere irakurtzeko dira, beraz irakurriak izan daitezela, horrela gure ezpiritua jasoagoa egingo dugu eta'.
Urtetik urtera gero eta autore gehiago hurbiltzen da Euskal Liburu eta Disko Azokara beren lan berrien promozioan parte hartzea. Aurten, idazle eta musikari ugari aritu dira egunero autografoak sinatzen. Gerediagako arduradunen esanetan horrek 'erakargarriago' egiten du azoka. 'Gure helburua da idazleak eta musikariak erakartzea eta azpimarratu behar dugu bertan ere izan dugula euretariko asko eta asko, bakoitza bere argitaletxearen bueltan lanean'.
Bestalde, internet eta teknologia berriekin lotutako produktuak hartzen ari diren indarraz baikor agertu ziren liburu eta disko azokako arduradunak. Haien esanetan, 'antzinatik datorren hizkuntza hau uhinetan ere egotea komeni zaigu'. Hori dela eta 'aberasgarri' iritzi zioten edizio honetan ziberguneak izan duen harrera onari.
Bestalde 2003. urterako erakundeek azoka hartuko duen eraikin berria izan da edizio honetako mintzagai nagusia. Egoitza finkoa antolatzaileen aspaldiko eskakizuna izan da eta azkenik badirudi bi urteren buruan beren ametsa beteko dutela.
Transizio urtea
Hain zuzen ere, egoitza berria eraikitzeko lehiaketa publikora aurkeztu diren zortzi aurreproiektuak ikusgai izan dira azokan. Proiektu irabazlea aste honetan bertan aukeratuko du epaimahaiak. Durangoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen Azpiegitura elkarteak eta Gerediaga Elkarteak berak osatzen dute. Hala, lanak 'lehenbailehen' esleitzea da aipatutako erakundeen asmoa, Pilar Ardanza alkateak behin eta berriz azpimarratu duenez, aurreikusitako epeak bete ahal izateko.
Beraz, datorren urtekoa edizioa orain zehaztu gabe dagoen leku batean egin beharko dute. Gai horretaz behin-behineko egoitza 'leku honetatik gertu' egongo dela esan zuten antolatzaileek, gaur egun azoka egiten den lekuari aipamena eginaz.
Aurkeztutako aurreproiektuei buruz, berriz, ez zuten iritzirik eman. 'Ez dugu izan astirik aurkeztutako memoriak aztertzeko', zehaztu zuen ?ldekoa-Otalorak, 'nire gusutuko bat edo beste badago, baina horretan zenbat buru hainbat aburu'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.