Hipermerkatuan
Hipermerkatuek bereziki erakarri naute txikitatik, gurasoek BABko Carrefourrera eramaten gintuzten garaietatik hain zuzen. Horrenbeste, ezen duela zenbait aste esperimentu bat egitea erabaki bainuen: Julio Cort¨¢zarrek eta Carol Dunlopek Paris-Marsella autobidean egin zuten bezala (Los autonautas de la cosmopista liburuan azaltzen dute haien abentura posmodernoa), gure hiriko hiperrean hilabete bat igarotzea erabaki nuen, handik ezertarako ere atera gabe, jakina.
Hasierako egunak izan ziren zailenak. Hipermerkatua gaueko hamarretan ixten duten arren, ez da erabat husten inoiz, eta langileen joan-etorrien errutina ikasi arte oso adi ibili behar izan nuen. Astebete nahikoa izan zitzaidan, ordea, arazo horiek saihesten ikasteko. Denbora guztian leku berberean ez geratzean datza sekretua, etengabe mugitzean: zonako arduradunak ez du zugan erreparatu behar; ikusezina izan behar duzu harentzat -gainontzeko bezeroek bezala, hain juxtu; horretarako jazkeraz aldatzen nintzen goizero, arropa sailean bertan aurkitzen nituen gauzekin. Beste kontu garrantzitsu bat: ahalik eta arrasto gutxien utzi behar da. Nire elikaduraren oinarria osatzen zuten phoskito eta fantalaranjen hondakinak ondo ezkutatzen ikasi nuen, fruta ustelaren zakarrontziak erabiliz, adibidez.
Gauez korridoreetatik pasiatzea atsegin nuen: apalategien isiltasuna entzutea; pizturik lagatako fluoreszente urriek eskaintzen duten argitasun fantasmagorikoan murgiltzea... -beste erresuma bat dirudi: urdin kolore ahuleko lurralde izoztu bat. Nire gaueko joan-etorriak liburudendan amaitzen ziren beti: han, lurrean eserita, aurreko hogeita lau orduei buruzko oharrak zirriborratu, eta, ondoren, liburu edo komiki bat eskuetan, loak hartu arte irakurtzen nuen.
Bai: gogorragoa egingo zitzaidala uste nuen. Astebete eta gero, guztiz ohituta nengoen bizimodu berrira. Ez nuen bakardaderik sentitu: azken batean, egunean zehar jende mordoa ibiltzen zen hipermerkatuan, eta beti zegoen norbaitekin hitz egiteko aukera, eskaintzarik onenak zeintzuk ziren kontatzeko, edo Gouda motako gazta non zegoen azaltzeko aitzakiarekin.
Esperimentuaren amaiera egunera heltzen ari nintzela, gau batean, inguruan beste norbait zebilela iruditu zitzaidan. Ez, ez zen langileetako bat, edo ondo ezagutzen nituen zinpeko zaindarietako bat. Hipermerkatuko biztanle bat izan behar zuen, derrigorrez. Nik bezala gauak han pasatzen zituen norbait. Nik bezala, ikusezin izan nahi zuena, baina ezbairik gabe nik baino eskarmentu gehiago zuena, sentitu bai, sentitu nuelako, baina (ahaleginak egin nituen arren) ez nintzelako ikustera heldu.
Hurrengo gauean ere han zela jakin nuen, eta beste ziurtasun bat izan nuen, gainera: ez zegoela bakarrik; hipermerkatuko biztanle gehiago zegoela han inguruan; ni bezala, gauetan pasiatzera ateratzen zirela pasiloetan zehar, fluoreszente hotzen argipean; ez nintzela oraindik haiek ikusteko gai, baina han jarraituz gero (egun batzuk, aste batzuk gehiago?) ezagutuko nituela, eta beren komunitatean onartuko nindutela, agian.
Biharamunean, eta egun guztian zehar, saltoki erraldoiko ateak itxi arte, haien bila aritu nintzen. Baina nola topatuko nituen, ni neu ere bezero normalengandik desberdintzerik ez bazegoen?
Edonola ere, esperimentuaren hogeita hamaikagarren egunean jasotako oharrak bildu eta handik irten nintzen, nire esperientziari buruz idazteko asmo tinkoarekin.
Baina ezin izan dut. Lanari lotu behar nintzaion bakoitzean, nagitasunak harrapatzen ninduen, edo beldurraren antzeko zerbaitek, eta apenas heldu naiz pare bat folio idaztera. Ezin burutik kendu hipermerkatuko biztanle iheskor horiek.
Halako batean, lo egin ezinik, kalera irten nintzen. Hiribide hutsak inoiz baino bakartiagoak begitandu zitzaizkidan. Semaforoen klask idorra baino ez zen entzuten. Eta orduan bai, orduan hirian bakar-bakarrik nengoela sentitu nuen: leiho ilun horien atzean ez zegoela inor. Une horretan leku bakar batean egon zitezkeela hiriko biztanle guztiak.
Neu nintzela hipermerkatuan falta zen bakarra.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.