Loten emaztearen sindromea
Arratsaldeko bostak aldera Gasteiztik abiatzen zen trenean gehienetan ez zen ia jenderik izaten. Noizean behin soilik topatzen nuen oro har ezagun egiten zitzaidan aurpegiren bat, baina askotan bakarrik joaten nintzen zegokidan bagoian, Iru?erako bidean astean bizpahiru aldiz eramaten ninduen tren hartan. Eguneko ordurik bakartiena izan ohi zen, beraz, besaulkian erdi lokarturik batzuetan, zerbait irakurri nahian bestetan, igarotzen nuena. Ezustekoetarako ez zegoen han aukera niminorik ere.
Nire bidaia haiek amaitzera zihoazen hilabetean, hala ere, trenaren erritmo nekoso eta monotono hura aldatu zuen zerbait gertatu zitzaidan. Udaberriko egun bat izan zen, oraindik, urte askotxo pasa diren arren, nire oroimen ahulak ahaztu ez duena. Betiko bagoian sartu eta nire tokian (hau da, ohiko nire tokian) eserita zegoen neska bat ikusi nuen. Ez nuen ezagutzen eta, jakina, huraxe zen trenean ikusten nuen lehenbiziko aldia. Haren aurrealdean eseri nintzen, bizkarra emanaz. Presentzia soil hark niregan izan zuen eragina ez nuke orain deskribatzen asmatuko, baina gogoan dut urduri sentitu nuela neure burua, ordura arte ezagutzen ez nuen sentipena, niretzako mugatuta eta nire babespean legokeen esparruan baimenik gabe norbait sartu izan balitz bezala.
Agurainen jaitsi zen eta orduan izan nuen aukera neskaren aurpegia hobeto ikusteko. Orain ez dakit hasiera-hasieratik gustatu ote zitzaidan ala ez: badakit, ordea, hurrengo bidaiarako nire barrenean gorde nuen itxaropena neska hura berriz ere ikustea izan zela.
Horrela, hain zuzen, egokitu zen, bai hurrengo bidaian eta bai beste hainbatetan ere. Nire ohiko (handik gutxira, harena bihurtuko zena) eserlekuan eseri eta Aguraineraino joaten zen, isil-isilik, bere arnasa aditzeko aukera ere ematen ez zidala. Bagoira sartzen nintzenerako (eta sekula ez naiz berandu iritsi), neska hura beti egoten zen jadanik eserita. Kanpotik ikusi ohi nuen haren ile-adats beltza eta instant horretan, ez dakit zergatik, lasaitua sumatzen nuen nire baitan, neska haren presentzia hutsak nire bizitzaren nahitaezko zati bat bilakatu izan balitz bezala.
Banekien nire atzean egoten zela. Ez nuen inoiz atzera begiratzeko keinurik egin behar izan. Hantxe zihoan beti, isiltasunean. Billetea eskatzen ziotenean ere ez zuen hitzik esaten. Bere geltokian jaisten zen momentutik aurrera nire bidaiak ez zuen inongo interesik. Kristalean haren irudia margotzen saiatzen nintzen.
Egoera, jakina, arraro samarra zen. Aspaldiko ezagunak ginen, nolabait esatearren, baina elkarri buruz ez genekien ezer. Aurrerapausoren bat emateko garaia iritsia zela erabaki nuen haietako egun batean. Trenean hitz egingo niola agindu nion nire buruari, horixe izango baitzen hura ezagutu ahal izateko modu bakarra. Egun hartan ere neska hantxe zihoan, beti bezala, nire atzean. Gasteiztik Agurainerako bidean edozein momentutan bueltatu eta hitz egin niezaiokeen, horretarako hogei minutu besterik ez nuen arren. Baina, ezustean, nire asmo hura baino indartsuago zen zerbaitek geldiarazi ninduen. Denbora aurrera zihoan eta ni ez nintzen gauza harengana gerturatzeko. Banekien, atzera begiratuz gero, han ikusiko nuela, aukera guztiak irekiko zizkidan mundu zirraragarri batean sartuko nintzela, eta, hala ere, nire borondatearen kontra, ezin nintzen mugitu. Hamabost bat minutu galdu nituen horrela. Azkenik, indarra berreskuratu eta atzera begiratu nuenean, Agurainerako pare bat kilometro falta zirela, neska ez nuen aurkitu.
Sekula ez dut jakin zergatik jaitsi zen egun hartan Alegr¨ªa-Dulantziko geltokian. Agian zerbaiten susmoa izan zuen. Hain berea zuen isiltasuna hautsiko zukeen zerbait egitera nindoala, adibidez. Baina benetan kezkatu ninduena -eta orain ere harritzen nauena- nire orduko ezintasuna da: zergatik ez nintzen gai izan nahi nuena egiteko, zerk geldiarazi ninduen? Ez baitzen beldurra edo koldarkeria hutsa izan.
Hori da guztia. Esan behar al dut harrezkero ez dudala neska hura gehiago ikusi?
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.