Euskarazko musikak ez du 'udako kanta' tipikoa izaten
Garai honetan musika jartzen duen areto edo festa batera joaten denak, nahitaez, entzun egin beharko ditu errekurtso gutxiago edo gehiago baldarrak eta errepikapenez baliatuta 'udako kanta' bihurtzea helburu duten hainbat abesti. Abestuena, dantzatuena. Batzuren gogokoa, bestek gorrotatua. Baina harrigarria da abesti horietako bakar bat ere euskaraz ez izatea. Uda batez Sorotan Bele edo Gozategiren doinu bat gehiago jartzea gerta daiteke, edo Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider eta Hemendik at!ekoena, baina ez dago taberna, terraza, txosna eta bestelako topalekuetan entzuna izateko ezinbesteko osagaiak hartu eta baldintzak betetzen dituen kantarik euskaraz.
Euskal taldeek ez dute euskaltegietan buruz ikasiko liratekeen Las Ketchupen Asereje, Chayannen Torero edo Bisbalen Ave Mar¨ªa bezalako kanta bat egiteko behar diren osagaiak zakuan sartzeko ohitura.
Honen zergatia bilatzerakoan, Metak -Esan Ozenki desagertu ondoren sortutako zigilua- eta Elkarlanean bezalako etxeek arrazoi berak aipatzen dituztela ikusten da, kontutan hartzeko moduko iritziak, saltzen duten disko kopuruagatik eta soilik euskaraz argitaratzeagatik.
Hasteko bai disketxeen eta baita artisten interes eza aipatzen dute. 'Guk ez dugu sekulan udako kanta bilatzearen helburua izan, eta ez dut uste taldeek ere horretan pentsatu dutenik. Lan bat editatzerakoan abesti batean baino gehiago disko batean pentsatzen dugu', dio Metakeko Zuluk, konpainia horren politikari buruz. 'Existitzen ez bada, zerbaitengatik izango da. Akaso hemengo taldeek ez dute mota horretako musika egiteko interesik', dio Elkarlaneaneko Angel Vald¨¦sek.
Euskararen hedapen txikia
Baina edonork entzuna izatea eta asko saltzea oso gustuko duenez, Vald¨¦sek ondoren dionak garrantzia handiagoa du oraindik: 'Udako kanta gogoraerraza da, baina beti doa horrekin batera merkatuan pisu handia duen konpainia batek egiten duen marketing eta publizitate kanpaina', dio, euskal etxeek ez duten multinazionalen ahalmen ekonomikoa azpimarratuz.
Bestalde, hizkuntzaren mugak daude. 'Euskarazko kanta batek Euskadin lor dezakeen hedapena gazteleraz egindakoarena baino nahikoa murritzagoa da', dio Zuluk, arrakasta azkarra eta erraza nahi duten taldeek euskara ez aukeratzearen beste azalpen gisa. 'Soilik saltzea bilatzen duen talde batek ez du euskaraz abesten. Eta badaude kontutan hartzeko beste alderdiak ere, sinesgarritasuna bezala', dio Vald¨¦sek.
Norberaren esku udako kanta euskaraz ez izatea euskal merkatuaren akatsa ala bertutea den. 'Industriaren parametroak erabilita, nolabait esateko, gabezia da. Eta kalitate parametroetan, handia izaten ez dutenez, bertutea izan daiteke', dio Metakekoak.
Horrela, euskararen hedapen mugatuagoak, euskal konpainien inbertsio ahalmen txikiagoak eta artisten interes ezak bat egiten dute euskal musikak bere udako kanta propioa izan dezan galerazteko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.