John Rawls, justizia grina
Igandea 24an Lexingtonen (Massachusetts) hil zen John Rawls justizia, askatasuna nola erantzukizuna bezalako kontzeptuak hain ongi aztertu izan dituen filosofo morala. John Rawlsek (1921, Baltimore, Maryland, EE.BB.) 1971an A Theory of Justice argitara eman zuenetik berak hausnartutako justiziaren teoria filosofikoak etengabeko eragina izan du, gizarte aurreratuetako erakunde eta oinarrizko egituren subjektuei dagozkien eskubide eta betebehar politikoak aztertzen baititu, bere eginkizunak filosofo, legelari, ekonomilari edo politikoengan interes bizia sortaraziz.
Rawlsek mundu anglosaxoniarrean nagusia den filosofia moralaren ahultasun teorikoa, utilitarismoarena hain zuzen, erasotu eta gainditu nahi izan zuen. Helburu honekin ongiaren (good) gainetik eginbeharrari (right) lehentasuna ematen dion teoria gauzatu zuen, justizia nozioaren eginbeharrari ongiaren edozein ikuspuntu enpiriko edo intuitiboaren ordez oinarri filosofiko eta morala emanez.
Pentsamendu demokratikoan askatasuna eta berdintasunari buruz dagoen adostasun faltan justifikatzen du Rawlsek Justizia berdintasun-asmotzat jotzen duen bere saiakera famatua. Rawlsek gizartea, erakunde sozial bezala, lehenengo bertutea justizia duen lankidetasun-sistema bat bezala ulertzen du. Justiziaren ikuspuntu honekin, pertsonen bortxaezintasuna aldarrikatuz, Rawlsek gizartea denbora eta belaunaldietan zehar irauten duen lankidetasun-sistema bat bezala hartzen du, eta razionala eta arrazoizko (zentzuzko) kontzeptuen artean egin beharreko bereizketa azpimarratzen du.
Horrela, razionala gure interesa kontutan hartzerakoan erabakitzen duguna da. Arrazoizko pertsonak, ostera, lankidetasunak dituen termino zehatzak ezartzeko beharrezkoak diren printzipioak proposatu edo besteak proposatutakoak onartzeko prest daudenak izango lirateke. Hauek badakite, gainera, printzipiook sarritan beren interesen gainetik bete beharrean daudela. Pertsona hauen eginkizunaren gidaria, beraz, ez da ongi bezala har daitekeena soilik, beraiek besteekin, partaide guztiek onartutako terminoetan, gizaki oro aske eta berdinak izanik, lankidetasunean gauzatzen den gizartearen eraikuntza baizik. Jarrera honen muinean guztientzat onura ekarriko duen elkarrekikotasunaren ideia aurkitzen da.
Hona heltzeko hasierako helmuga bat irudikatu behar da, baina honek ez du jatorrizko egoera historiko bat izan behar, ezta egoera posible bat ere, imajinatutako inpartzialtasun-egoera bat baizik, hau da, justiziak izan behar duenari buruzko akordio legitimo batera iristeko baldintza doi eta beharrezkoa. Hasierako egoera honetan gizakiek "ezjakintasun-oihal" batez estaliak egon behar lukete, tradizionalki justizia begiak estalita -honen inpartzialtasunaren bermatasuna adieraziz- irudikatzen baita. Egoera honetan, beren izaerako gertakizunak, ongiaren ideia, status soziala, aberastasuna, adimena, sexua edo belaunaldia kontutan hartu gabe, interesik gabe arituz, beraiek bizi nahi duten gizarteari buruzko erabaki bat hartuko dute.
Rawlsen proiektu politikoa aldez aurretiko bi baldintzetan oinarrituko da. Bata, hiritar gisa berdintasunean ekiteko mugatzen gaituzten desberdintasun estrukturalak definitu eta ezabatzearen premia (Estatuaren eskuhartzea aberastasuna berbanatzeko beharrezkotzat joko du). Bestea, aurrekoaren ondorioa, gure buruaz konfidantza galtzera eramaten gaituzten oztopoak gainditzea ezinbestekoa dela (horretarako, ikuspuntu kantianoaren ildotik, gizakiaren nortasun morala sendotzea proposatuko du).
Rawlsek ezarritako arau hauek berehala bilakatu ziren beharrezko argudio, besteak beste, estatuaren legitimitatea, justizia banakaria, izaera morala, giza eskubideen fundamentazioa edo gizabanako eta komunitatearen arteko harreman gatazkatsuaren mugaren ezarpenean. Liberalismo berdintzailearen defentsa filosofikoan edo, azken finean, sozialdemokraziaren oinarrizko edukiekin bat datorren proiektuarekin. Bere azken lanak, Liberalismo politikoa (1993) esaterako, ildo hau jarraitzen du. Hor gelditzen da gonbitea.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.