Fantasiazko eta benetazko zakurrak, Atxagak proposatzen dituenak
Banbulo eta Xola Bernardo Atxagaren pertsonaiek ere ez dute jada herrialde eta hizkuntza mugarik, toki eta hizkera ugaritara iritsi baitira jada. Izan ere, Xola Alemania, Italia, Frantzia eta beste hainbat herrialdetako haurrek ezagutzen baitute. Xola pertsonaia planoa da, zakur egolatra maitagarria. Haren sortzaileak dioen bezala "Xola animalia erreal batean dago oinarritua eta obserbazioaren fruitua da. Nik banuen izen hura zuen zakurra, Xola, eta hura obserbatuz sortu da pertsonaia hau, badu beraz, errealitatean oinarri bat ere. Zakurrak izan diren tokian bizi izan naiz eta badut abere hauekin esperientziarik eta horregatik dira nire pertsonaiak zakurrak, ezagunagoak ditudalako".
Atxagaren aburuz, pertsonaia soilak oso interesgarriak izan daitezke era berean, joko ugari ematen baitute hauek ere. Xolaren izaera eta abenturak bi izenburupean jaso ditu idazle asteasuarrak, Xola eta basurdea eta Xolak badu lehoien berri, hain zuzen. Bi liburu hauen bidez irakurleari umorea eskaintzen die eta era berean, maitasunaren irudipen bat eman nahi die, haurrek oso ongi ezagutzen duten goxotasuna.
Xolaren aurrean, Banbulo zakurra ere sortu du idazle asteasuarrak. Beste zakur hau, aldiz, irudipenaren fruitua da, pertsonaia landuagoa zalantzarik gabe, zakur intelektuala da. Izan ere, haurrentzako liburua izanik ere, nagusientzat ere mezu aberatsak zabaltzen baititu zakur honek. Historia gaizki idatzirik dagoela konturatzean, errealitatea ikertu eta benetako historia argitara ateratzeko eginbeharra duelarik. Hala, egungo gizartean finkaturiko ideia eta arau ugari zalantzan jarriko ditu zakur ikertzaile honek.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.