Berriro negarrik ez, Argentina
Salbatu argentinarrak" dio Buenos Aireseko horma batean idatzita eta Baleak sinadura daraman graffiti batek.
Galdera erretoriko hutsa errepikatuko dut: Nola iritsi da Argentinako herria hain egoera larrira? Eta azkeneko berriak, gainera, goseteaz mintzo dira. Berriro galdera erretorikoa: Nola gerta daiteke hain lurralde aberats batean, batez ere lehen osagaietan, halako gosetea?
Erantzunik ez badago ere, Maiatza-plazako amonek, sindikatu eta beste zenbait erakunde sozialek eraiki duten Pobreziaren aurkako Fronteak salatu du egunero 50 ume hiltzen direla Argentina osoan gosearen ondorioz.
Ikusi genituen telebistako irudiak, jendea kalean, banketxeen aurrean, mugarik gabeko egonezinak sortutako manifestaldi zaratatsuetan. Orain, gainera, Tucuman probintziako irudi esanguratsuak, kasik sinestezinak: pobrezi eta bertan behera utzitako jendearen negarra eta ezintasuna.
Aurreko hilabetetan gertatutakoak ere iritsi zaizkigu. Esaterako, corralito deiturikoaren aurrean oso posizio oneko 1.500 pertsonek 3.000 milioi dolar atera zituztela Argentinatik. Zergatik izan zuten aukera hau? Aurreztaile txikiek, ez zuten halako ahalbiderik izan, eta hauetako %93ak 50.000 dolar baino gutxiagoko gordailuak zeuzkaten. Betikoek ordaindu behar garai txarretako ondorioak!
Ondoren, jende inportantea hitz potolo ugariz mintzatu izan da hain maitatua duten beren herriaz. Diskurtso etikoak nonahi entzun ditugu. Dirua ateratzea bezalako portaerak insolidarioak eta kondenagarriak zirela aldarrikatzen zuten. Hala ere, gero jakin izan da beraiek izan zirela -kazetariak, ministro-ohiak, telebistako izarrak, enpresariak e.a.- ekintza nazkagarri hauek burutu zituztenak. Diruarekin sufrikarioak hobeto eraman daitezke. Kalkulatzen da, gainera, argentinar oso minoria txiki batek 160.000 milioi dolar dituela atzerriko kontu korronteetan. Gizakien arteko benetako marra elkartasuna praktikatzen dutenen eta ez dutenen artean aurkitzen da.
Erretolikaz jositako diskurtsoek eta aipatu bezalako portaerek esplika dezakete, beharbada, Argentinako egungo egoera. Bitartean, Tucumaneko probintzian gertatutakoak begi-bistan uzten du, era krudelenean, argentinar talde politiko eta enpresarien ustelkeria. Estatua kasik ez da existitzen, ia dena pribatizatua dago, bertako errekurtso naturalak kanpotarren eskuetan daude. Jakina, ikusten ez duen begiak ez omen du negarrik egiten.
Geroztik, gure artean, egon da Argentinarekiko elkartasun bolada. Ia kasik gure burua argentinartzat jotzen genuen. Ez dago gaizki, baina, hala ere, elkartasunak ez luke izan beharko jarrera hutsa, kasik posea, konpromezua baino, norberaren komunitatetik hasi eta kanpora hedatzen joan beharko lukeen oinarrizko jokabidea. Zentzu honetan, elkartasuna, giza eskubideen hedapen eta erabilerarekin, gizaki guztien berdintasun eta duintasunaren gotorleku bilakatu beharra dago.
Argentinako neurri neoliberalek gizakiaren duintasunerako gutxiengo eskubideak bermatu beharrean, murriztu egin dituzte eta, partehartze soziala eragotziz, demokrazia ahuldu egin dute. Ondorioz, botere publikoen funtzioak esparru pribatura pasatu dira, eragingarritasuna eta "aparailu produktiboaren optimizazioa" aitzakiatzat hartuz. Nabarmen ikusi da, esaterako, esparru publikoaren murrizketa lehen mailako osasuna, hezkuntza, kultura edo ura bezalako zerbitzuen merkantilizazioan.
Hori saihesteko benetako politikaren balioa handitzea litzateke erronka, politika arazoak konpontzeko baita, eta ez bera arazo bilakatu. Argentinako kasuan, klase politikoa bi zatitan banatzen da: batetik, Buenos Aires inguruan kokatzen den elite kosmopolita "hitzez demokraziaren aldekoa", baina behe-mailako klasearen arriskua sentitu orduko autoritarismoa bultzatzeko pronto dagoena; eta bestetik, lider mesianiko eta populistak, lurren jabe eta probintzietako buruzagi pertsonalisten oinordeko zuzenak. Esperantza gutxi, beraz.
Bitartean, Baleak taldeak "Salbatu argentinarrak" esaten jarraitzen du Buenos Aireseko horma batean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.