Erabili nahi duten ikertzaileen esku ipiniko du Eusko Ikaskuntzak Jimeno Jur¨ªoren material etnografikoa
Jos¨¦ Mar¨ªa Jimeno Jur¨ªok esparru etnografikoan bildutako altxorra Eusko Ikaskuntzari eman zion oinordetzan haren familiak. Zientzialariak bere bizitza oparoan zehar eginiko lanaren zati bat besterik ez da, ezezagunena eta argitaratu gabea dagoena hain zuzen. Ondare etnografiko hau berrehun bat kasetek, 4.000 fitxa inguruk eta hiru karpeta handik osatzen dute. Alde batetik urte osoko egunez eguneko 4.000 fitxa osatu zituen nafarrak. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte zaindutegia jarraituz festaz festa herri bakoitzean ziren ospakizunak bildu zituen: ohiturak, festak, dantzak... Bestetik, karpetetan bilduta, bailaraz bailara sailkatutako materiala dago eta herri bakoitzaren deskribapenaz gain, datu folklorikoak ere bildu zituen. Azkenik grabaturiko kasete guztiak daude, 200 inguru, Jimeno Jur¨ªok 70eko hamarkadaren hasieran eginiko elkarrizketa guztien adierazgarri. "Sekulako altxorra da, egun ezin egin daitekeen lana" dio Rold¨¢n Jimeno Jur¨ªok, Jos¨¦ Mar¨ªaren semeak. 70eko hamarkadan industrializazioa iritsi zen Nafarroara eta nekazaritza eta kultura adierazpen asko desagertzear ziren. Egoera honen aurrean, Jose Mar¨ªak hiru urte eman zituen jaiegunetan Nafarroako herrietara hurbildu eta agureekin hizketan. "Aitak bazuen jende xehearengana gerturatzeko gaitasuna, bera ere gizon herrikoia zelako" dio Rold¨¢nek. Kasete, fitxa nahiz karpeta hauetan euskaltzaleak ordu arte egin gabe zegoen eta egun, egin ezin daitekeen bilketa zehatza egin zuen. Xumetasunez idatziriko testuak, dagoeneko gehienak hilik diren pertsona apalekin solasaldiak, testigantzak, desagertu diren edo desagertzear diren usadioak, sinesmenak... hots, herri kulturaren altxorrak haien protagonista izan ziren aitatxi-amatxi guztien ahotsek kontatuak.
Eusko Ikaskuntzak Rold¨¢n Jimenoren eta Ainhoa Nievaren zuzendaritzapean dokumentazio guzti hau ikerlarien esku ipintzeko asmoa du. Rold¨¢nen aburuz "material guzti hori pikatu eta datu base batean sartuko dugu eta kaseteak digitalizatzeko asmoa dugu. Ostean, Internet sarean ipiniko dugu eta azkenik CD-Rom bat egiteko asmoa ere badugu. Lana izugarria da eta oraindik ez dakigu noiz amaituko dugun".
Sisto Jim¨¦nez Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariordea da eta haren hitzetan "Jimeno Jur¨ªoren oinordetza jasotzea izugarrizko ohorea da gure elkartearentzat. Historialari paregabea izanik, gizatasun handiko pertsona zen eta bizi osoan eginiko lana umiltasun eta zuhurtasun handiz egin zuen. Gure betebeharra ondare baliotsu honen difusioa optimizatzea da".
Ikertuz eta aztertuz euskaltzale bilakatu zen gizona, Nafarroako Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde eta lurralde honetan erakundearen berpizkundearen bultzatzaile sutsuenetakoa izan zen. Semeak azaltzen duenez "horregatik eta elkarteak lan mota hauetan duen esperientziarengatik erabaki genuen Eusko Ikaskuntzaren esku jartzea dokumentazio guzti hau. Erabili nahi duten ikerlari eta historialarien esku jartzea da gure helburua, aitak eginiko lana nahi duenak aztertu edo jarraitu dezan".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.