Tresna informatiko berriak
Kode irekiko programak euskarazko merkatuan zabaltzen hasi dira
Software askea edo software itxia, hor dago koska. Kontua ez da txantxetakoa, Microsoft-ek egindako programak eskuratzeko zenbat ordaindu behardugun kontuan hartzen badugu. Baina zer esan nahi du programa bat "librea" izateak? Apple edo Microsoft-eko programen iturburu-kodea, hots, barruko instrukzioak, sekretuak dira, "itxita" daude, eta beraz, ezin da ezer aldatu; eta noski, dirua ordaindu behar da erosteko. Programa libreak, ostera, doakoak dira, eta erabiltzaileek bere beharrizanen arabera alda ditzakete. Horregatik, gero eta bezero gehiagok eskatzen dituzte.
Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritza euskarara ekartzen ari da software librea oinarri duten programarik erabilienak. Iazko azaroan aurzkeztu zuten Linux sistema eragilearen -kode librekoa- bertsio "erraza", Mandrake Linux 8.2a; eta aurten 9.1 bertsioa argitaratuko dute. Sistema eragileak ordenagailuaren funtzioak kontrolatzen ditu, eta orain arte, Microsoft-en Windows eta Apple-en MacOS izan dira erabilenak. Pasa den astean, berriz, OpenOffice.org -bulegoko ohiko lanetarako tresna- aurkeztu zuten. Aplikazio berriaren aurkezpena bat dator Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren helburu nagusiekin, Miren Azkarate Kultura sailburuak nabarmendu duenez.
Baina software librearen alde lan egiten duen EuskalGNU elkartearen arabera, euskaldunok birritan ordaindu behar dugu produktu informatikoengatik. "Lehenengo itzulpen lanak egiteko eta gero programak erosteko", dio elkarteko ordezkari Juanan Pereirak, "gainera, Microsoft-eko programak beti zahartuta geratzen dira, beti bertsioi berriak ateratzen dituelako".
Eta zer eskaintzen du programa sorta honek? Hasteko Linux zein Windows sistema eragileetan erabiltzeko dago eratua. Horrez gain, OpenOffice Writer idazteko aplikazioa, OpenOffice Calc kalkulu-orria, OpenOffice Draw marrazketa bektorialeko aplikazioa eta OpenOffice Impress aurkezpenak egiteko aplikazioa dauzka. Produktuok www.euskadi.net/euskara_soft helbidean daude eskuragai, OpenOffice.org 1.0.2 erreferentzia-eskuliburua eta Xuxen zuzentzaile ortografikoarekin batera.
Itzulpena
Programa berrien itzulpen-lanak Terminologia eta Lexikografiako Zentroa (UZEI) eta Elhuyar Fundazioak egin dituzte; eta konpilaketa-lanak eta lokalizazioa bera, Zundan enpresak. Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bertsioa Eleka enpresak egokitu du.
Tresna horiekin batera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak OpenOffice.org erreferentzia-eskuliburua ere argitaratu du. Eskuliburua EditLin enpresak prestatutakoa da eta itzulpena UZEIk egin du. Gainera, programa libreak zabaltzeko eta azaltzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Mandrake Linux eta OpenOffice.org-eko ikastaroak antolatu ditu, KZguneen bidez 277 ikastetxeko 630 irakaslek maiatza eta ekainean zehar parte har
dezaten.
Kode irekia ala kode itxia?
Doakoa izateaz gain, software irekia informatikaren munduan bizitzeko filosofia iraultzailea da. Mugimendua 1984an sortu zen, Richard M. Stallman programatzaile estatubatuarraren eskutik.
Stallmanek kode "irekia" uztea proposatu zuen, horrek arazoak konpontzea eta hobekuntzak sartzea erraztuko zuelakoan. Proiektuari GNU izena eman zion. Aldi berean, Free Software Foundation sortu zuen, sortu berria zen tresna librea bultzatu asmoz. Beste aldetik, sistema eragile itxiei aurre egiteko, Linus Torvalds finlandiarrak Linux sistema eragilearen iturburu-kodea sortu zuen.
Urratsak urrats, Zundan enpresako I?aki Larra?agak dioenez, gero eta errazagoa da erabiltzea eta gero eta programa gehiago dago: leihoen sistema nabigatzeko, jolasak, kudeatzeko programak, datubase ahaltsuak edota programa ofimatikoak. Halaber, software librea izateak ez du esan nahi errentagarria ez denik: Programak enpresen beharrizanen arabera egokituz eta programa espezifikoak garatuz, mantenu-zerbitzuekin edota material osagarrien salmentarekin lor daiteke dirua.
Beraz, hain onak badira, zergatik nagusitu dira kode-itxiko programak? Adituen ustez, hiru arrazoi nagusi daude: nagikeria, zailtasuna eta beldurra. Ia mundu guztiak Windows erabiltzen duenez, zaila da produktu berrietara salto egitea. Bigarren arrazoiari dagokionez, kode libreko programen erabilpena oraindik ez da hain erraza. Azkenik, kode itxiko produktuak ekoizten dituzten enpresek beldurraren estrategia erabiltzen dute, jendeari esanez tresna berriek porrot egingo dutela, oro har, produktu "serioak" ez direla iradokiz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.