Trantsizioari begira
Franco hil osteko urteak idealismoa eta utopiaren galerarekin lotu ditu literaturak
Berlinen, Alemaniako hiriburuan, ekaineko 4tik 6ra Transizioaren oroimen literarioa deituriko mintegia ospatu zen han kokaturik dagoen Institutu Iberomaerrikarraren eta Kieleko Unibertsitatearen laguntzarekin.
Trantsizioa bukatutzat eman edo ez eman izan zen gaietariko bat, eta Espainiako gizarteak demokrazia sistemara iristeko egin zuen ahaleginaren kronologia zehaztea izan zen gaietariko bat. Adituek Francoren heriotzarekin hasten den aroa 1982. urtean, alternantzia demokratikoa gauzatzen denean, bukatutzat ematen dute. Garai horretan Alderdi sozialista heldu zen gobernura, eta estatu kolpea galduta zenez, Konstituzioaren sozializazioa gertatu zen.
Baina garaia oso interesgarria gertatzen da zenbait alderditik. Garbi dago gure gizarteak aldakuntza handiak izan dituela eta Francoren garaian modernitatearen ateetan zegoen gizarte batetaz mintza bagaitezke, gaur egunekoak modernitate ondorengoaren traza guztiak ageri ditu.
Zenbait ezaugarri nagusi agertu du oroimen literario horrek, gizartean. Indibidualismoa litzake lehena, talderen aurrean, gizabanakoak bere esentzia agertzen du taldearen eta gizartearen aurretik, norberaren borondateak agintzen du, eta aginte horretan taldearen eginkizuna murrizten joan da.
Egia da ideia nagusiak desagertzen joan direla, eta utopiaren alde indartsuak behera egin duela azken urteetan. Hala ere, New Yorkeko dorre bikien aurkako atentatuen ostean, ikusi behar da norantz jotzen duten indar nagusiek, ukaezina baita utopiaren beharra geroago eta argiagoa dela gure gizartean.
Industria kulturalak bere bide indartsua agertu du garai honetan eta indartu den neurrian bakarreko lana gutxietsi da, eta beherantz etorri banaka egindako lana, kazetarien lanaren garrantzia indartu delarik. Berlineko Mintegian, ironia gogorrez esan zen moduan, "komunikabideetan agertzen ez dena, ez da". Eta hori gure garaiko patua omen da, eta agian, zoritxarrekoa.
Sorkuntza alorrean, kalitateak ere beherantz egin du agian, publiko zabalagoa hartzeko asmotan, baina, eta alde batetik irabazi dena, irakurleen alorrean, adibidez, bestean galdu egin dela.
Literatura alorrean, trantsizio garaiarekin gauza bitxiak gertatu izan dira, Espainiako nobelagileek adibidez, politika arloan baikor agertu izan diren bezala, ikuspegi ezkorra agertu izan dute euren nobeletan, trantsizio garaiari kritika eginez idealismo eta utopia galdu dituelako, "desenkantua" deituriko ildoa nagusitzen delarik.
Literatura aztertzeko bideek ere desberdin jokatu izan dute, eta arreta testuan jarri beharrean, ikerketa kulturaletan jarri da gehiago.
Berlinen aipaturiko gaien artean, Madrileko mobidaren azterketa aurkeztu zen, edo gender-aren -generoaren- inguruko azterketak, bai feminismoaren aldetik, eta bai eta homosexualitatearen aztarnak agertuz.
Katalunia eta Galizia
Hizkuntza txikiko herrialdeek ere gure txokoa izan genuen bertan eta nahiko egoera desberdina agertu genuen Kataluniako, Galiziako eta Euskal literaturaz aritu ginenok.
Eta badirudi egoerak oso desberdinak direla gaur egun. Badirudi Katalunian idazleek bere karrera literarioa begiratzen dutela, eta literatura nazionalaren gaia beste maila baten ezarri dutela orain arte.
Galizian bestelakoa da arazoa. Trantsizio garaian kokaturiko literatur lan gutxi dute, eta nobela bakar batean agertzen da Francoren heriotzarekin zabaltzen den garaia. Badirudi Galiziak urrundik ikusi zuela Espainian zabaltzen zen efektua, eta agian, aldaketa nagusirik bizi izan ez duen herrialdea denez, gaiak ez duela sortzaileengan arretarik piztu.
Hamaika pausoak
Gurean oparoa da Transizio garaiak eman duen uzta. Hasi Mario Onaindiaren Grand Placen aurkituko gara (1982) nobelatik eta berriki agertu den Joxe Belmonteren Hamar urte barru (2003) nobelara trantsizio garaiak asko eman du idazteko. Onartu beharko genuke ez dela dena maila berekoa. Belmonteren kasuan nagusitzen ari da beste gai bat: denboraren igaroak nola aldatu gaituen eta nola agertzen diren aldaketan gure bizitzan.
Gaia tratatzen duen nobela bat nabarmentzeko, Ramon Saizarbitoriak argitara eman zuen Hamaika pauso nobela aipatu beharko genuke, Francoren aurka aritu zirenen berri ematen duen nobela baita, baina hori baino askoz gehiago. Oroimenaren poetika bat agertzen du eta oroimenak egin litzakeen prozedura poetikoak erakusten ditu: iraganaren idazkera eta irakurketa, historiaren birplanteamendua.
Iraganaren kronika egiten du baina gaurkotasuna argiketa, eta denak batera agertuz berridazketa, berrirakurketa eta sorkuntza egiten duen nobela da Saizarbitoriarena, memoriaren oinarriei bueltaka ari den kontaketa aberatsa.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.