Nafar euskalkiei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak Uharten
Euskaltzaindiak Nafarroako euskalkiei buruzko jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako, Uharteko Zubiarte Euskaltegi Publikoan. Euskal Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmenaren ildotik antolaturiko topaketa hauek irakasleei eta euskarazko jarduerak antolatzen dituztenei zuzenduta daude nagusiki.
Nafarroako euskalkiak izenburuko jardunaldi hauek asteazken arratsaldean -urriak 22- hasiko dira, I?igo Caminok herrialde honetako ikerketa dialek-tologikoaren abiaburu teoriko eta metodologikoei buruz eskainiko duen hitzaldiarekin.
Ondoren, Euskaltzaindiko Dialektologia eta Atlasgintza Batzordearen arduradun Gotzon Aurrekoetxeak Nafarroa kartografia linguistikoan gaiari helduko dio, nafar euskaldunen barietate linguistiko nagusiak biltzen dituen fonotekaren aurkezpena egin baino lehen.
Ostegun arratsaldean -hilak 23-, Juan Luis Goikoetxeak eta Patxi I?igok nafar eskoletako euskararen egoera aztertuko dute, Etxeko euskara eta euskara batua Nafarroako eskoletan hitzaldiaz eta Nafarroako hezkuntza munduan batua eta euskalkien inguruan egin den inkesta baten emaitzak aurkeztuz.
Jardunaldi hauek amaitzeko, Paxkal Rekaldek, Euskaltzaindian euskalkien nondik norakoak aztertzen dituen lantaldearen arduradunak, nafar administrazioan euskararen egoeraz eta erabileraz egindako beste inkesta baten ondorioak jakinaraziko ditu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.