"Nobela oso genero egokia da dudak plazaratu eta soluziorik ez aurkitzeko"
Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956) euskarazko literaturari dagokion aurtengo Euskadi Sariaren irabazle bihurtu da Larrepetit nobelari esker. Albisteak Iru?eko euskaltegian harrapatu omen zuen, ikasgela batetik bestera zihoala. "Sari honek duen gauzarik onena da, inongo esfortzurik gabe irabazten duzula, lanak inora bidali beharrik gabe", esan du ironiaz. Lizarralderen literatur mundura inguratu ahala, ?abarduraz betetako idazlea aurkitzen dugu, eta batez ere, "orain arte bezala" bizi nahi duen askatasunaren maitale sutsu bat.
Galdera. Espero al zenuen Euskadi Saria irabaztea?
Erantzuna. Egia esan, orain arte errekonozimendu handia izan dut Larrepetit nobela honekin. Kritikaren Saria jaso ondoren, sekulako aipamen onak egin zizkidaten. Sari hau tartaren ginda bezalakoa izan da. Baina pozgarriena zera izan da, ez dudala aparteko ezer egin beharrik izan, nobela idatzi eta argitaratu, besterik ez.
"Gaurko euskal literaturan, mundu pertsonalagoak ikustea gustatuko litzaidake"
"Ez nuke idatziko bi hizkuntzatan, batean idazteak nahikoa lan ematen duelako"
G. Zure kurrikuluan ez dago sarien aipamenik.
E. Ez dudalako. Hamabost urte nituela, bigarren saria irabazi nuen Urretxuko sariketa batean. Duela 20 bat urte, ipuin pare bat aurkeztu nuen beste lehiaketa batera, baina ez nuen ezer irabazi. Horixe da nire kurrikulu guztia.
G. Zer egiten du zu bezalako Zumarragako seme batek Iru?ea aldean?
E. Orain dela 24 urte etorri nintzen, herri txiki bateko maisua izan nahi nuelako, eta duela sei urtez geroztik, Iru?ean bizi naiz. Gaur egun, Nafarroako Gobernuko euskaltegian lan egiten dut, funtzionariei klaseak emanez, eta hauxe da egin nahi dudan lana, ez baitut idazle profesionala izan nahi. Nik ez dut inoiz ameskeria hori izan, eta halaxe segitu nahi dut, eguneroko gauzak egiten. Behar dudanean, idazteko premia sentitu eta zer idatzi behar dudan garbi
ikusten dudanean, idazteari ekingo diot, beti bezalaxe.
G. Larrepetit-eko protagonistak gartzelatik ihes egindako presoak dira. Nondik nora ihes egin nahi luke Pello Lizarraldek?
E. Nik ere ez dakit oso ongi. Idaztean deskubritu nuen badaudela obsesio edo konstante batzuk, eta konstante horietako bat da ihes egin behar hori. Nik ez dakit zeri ihes egiten diodan, baina oso lotua ikusten dut nire insatisfakzioarekin.
G. Unamunok "bizitzaren sentimendu tragikoa" esamoldeaz deskribatu zuen hori.
E. Bai, horrelako zerbait izan daiteke. Momenturik zoriontsuenetan ere, beti geratu izan zait zalantzaren bat, eta zalantza horien aurrean, nobela egitea erabaki nuen, oso genero egokia baita dudak plazaratzeko, soluziorik batere aurkitu gabe, noski. Vila Matasek esaten duenez, idaztearen helburua nork bere burua ezagutzea ote den galdegiten dioten bakoitzean, berak ezetz erantzuten du. Eta galdera hau gaineratzen omen du: Zertarako balio ote du nork bere burua ezagutzeak, aldatzeko aukerarik ez baldin badu?
G. Beti ihesi ibili arren, normalean gauzarik txikienetan pausatu ohi zara literatura egiterakoan.
E. Literatura egiteko asmorik ez duenak txikiari erreparatzen dio normalean, eta horri esker, axolarik gabe aurrera egiten du, ez baitu sentitzen estiloarekiko obsesiorik edo asmo handien zamarik bizkar gainean. Agian, antiestilo hori da niri interesatzen zaidana, gauza txikiei eta asmo txikiei begiratzea, ez dakit nora iristeko.
G. Euskal literaturak horrela jokatu beharko lukeela uste al duzu, txikitik handira?
E. Nik ez dakit nola jokatu beharko lukeen, baina izugarri eskertuko nuke mundu pertsonalagoak ikustea. Barrura begiratuta, gauza txikiei erreparatuta, urrunago iritsi zaitezkeela eta unibertsalagoa izan zaitezkeela uste dut, baina ni ez naiz gauza inori aholkuak emateko.
G. Zer moduzko osasuna antzematen diozu orohar euskaraz egiten den literaturari?
E. Gora-behera asko izaten dira, baina aurten sentsazio hobea daukat aurreko urteetan baino. Dozena erdi bat liburu aurkitu ditut, nahiko gustagarriak. Hala ere, nik uste dut krisi handi samara dabilela bazter guztietan, ez bakarrik Euskal Herrian.
G. Sormenezko krisia?
E. Sakonagoa dela susmatzen dut. Irakule gisa, nik ezin dut nahi adina libururik aurkitu. Gainera, gure bidea bilatu beharrean, beste batzuek ezarritako bideetatik ibili nahi dugula ematen du. Merkatuaren ikuspegitik ere, oso zaila da zeureari eustea. Beraz, gauzak lasai hartu behar direla pentsatzen dut, literatura ez baita jende askoren bizioa.
G. Zoritxarrez...
E. Horrelako egoeran bizi gara. Nik badakit, esate baterako, irakurle gutxi batzuk ditudala, baina ez dudala inoiz liburu askorik salduko. Hala ere, konforme nago honela, literaturan dudan interes eta helburu bakarra, irakurle horiei eustea baita. Nik ez dut pretentsiorik, eta ez nago kezkatuta noraino iritsiko ote naizen, zenbat eta asmo handiagoak ezarri orduan eta handiagoa izaten baita lortzen duzun frakasoa.
G. Erdaraz idazteko tentazioa sentitu al duzu inoiz?
E. Eskatzen badidate, ez dut batere arazorik erdaraz zeozer idazteko. Honetan ez dut batere aurrejuzkurik. Nik euskaraz idatzi dut beti, hala hasi nintzelako, eta nire baitan horrela sentitzen naizelako, euskaraz idatziz. Besteek zein hizkuntza aukeratzen duten, haien kezka izango da, ez beste inorena. Gaitera, nik ez nuke nahi bi hizkuntzatan idatzi, batean idazteak lan handia ematen duelako normalean. Bakarrarekin nahikoa dut.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.