Euskara Grezia klasikoaren arimaz jantzi nahi izan zuen jakintsua
Federico Krutwig, euskal mundu txikia Grezia klasiko handiarekin uztartu nahian bizi izan zen euskaltzale porrokatu bezain polemiko hura, jakintsuen olinpora abiatu zen betiko duela bost urte. Getxon jaioa zen 1921. urtean, nahikeria aristokratikoak gustuko zituen familia aberats baten altzoan. Baina deiturari zegokion jokamoldea aintzakotzat jo beharrean, Federico gazteak neskamearen laguntzaz ondu zuen tirriki-tarraka ikasitako euskara.
Geroztik, Krutwig kontraesanaren amildegiaren ertzean bizi izan zen, literaturaren zidorretatik ikerkuntza linguistikoaren ibiltoki labankorretara jauzi eginez eta marxismoaren fede materialistatik budismoaren esentzietaraino abiaturik.
"ETAn izan nintzenean, argi eta garbi erran nuen, inoiz marxismoa baliagarria suertatzen ez baldin bazen Euskal Herriarentzat, komuneko papera bezala erabiliko nituzkeela Marxen obra guztiak", esan zuen behin, borborka ateratzen zitzaion ohiko bere hitz jario urduriaz.
Euskaltzaindian sartu zenetik, akademiaren bileretan euskaraz egiten hasi zen, baina koherentziaren alde mantendu zuen hil arteko jarrera horrek erbestera bidali zuen 1952.ean, Erromako elizaren euskaltzaletasunik eza salatzeagatik.
Deserriko urteetan, belaunaldi baten ezaugarri bilakatu zen Vasconia liburua plazaratu zuen. Bitartean, ingelesa, txinera, grekoa, latina, hungariera, errusiera, nederlandera, arabiera, hebraiera, pertsiera, koptoa eta Indiako hizkuntza batzuk ikasteari ekin zion. Guztira, 15 hizkuntza menperatzen omen zituen.
Franco hil ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, 1978.ean. Euskararen hodeiertz itxia lapurtera klasikoaren helenismoaz zabaltzen ahalegindu zen, "euskaldunon jatorri kulturala, Europako gainontzeko herritarrena bezalaxe, Grezia zaharreko pentsalariek finkatu baitzuten", aldarrikatzen zuen alperrik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.