Antzarak
B¨¢bel, Isaak B¨¢bel, bista txikiko gizona, betaurrekodun gizona, letrak doi ikusten zituen gizona eta, horregatik, bizkar osoa makur-makur eginda, sudurrarekin papera ukitzeraino ia, idatzi behar zuen gizona, galdu egin zen, beste asko bezala, Sobiet Batasuneko estolda zikinen batean. 1940ko urtarrilaren 27an fusilatu zuten. Oraindik ez da aurkitu haren gorpurik; inork ez du adierazi non utzi zuten hilik; zerbait izatekotan hutsa da, huts handia, huts tristea, bihotzaren zulagarri.
B¨¢beli buruz bitan hil zutela esan daiteke: lehendabizi, isiltasunaren fusilak egin zion tiro; bigarrenez, burdinazko fusil batek. Izan ere, denbora asko igaro baitzuen isilean, isiltasunaren mugak gainditu ezinik, isiltasunaren itzala atzetik kendu ezinik.
Isaak B¨¢belek, betaurrekoekin berez baino ahulago ageri zen gizonak, "etsipenaren tragedia" deitu zion idatzi nahi eta idatzi ezin zuen idazlearen egoerari, zurian beltza beharrean beltzean zuria marrazten zuen idazlearen egoerari. Aitortu behar dut etsipena berez dela tragedia, etsipenaren zama handia gainean eraman ezin duenarentzat batez ere; eta tragediak ere baduela bere etsipentxoa ondoan; baina isiltasunera kondenatutako (edo libratutako) idazlearen egoera etsipenezkoa bada ere, gutxi du tragediatik.
Tragedia, bestelakoa da, heriotza handia, heriotzaren mugara garamatzan bidea. Idazlearen isiltasuna, askotan, kanpoak bainoago barneak agindutakoa baita, barne-kezkak, edo barne-pozak: berdin da.
B¨¢belek ez zuen asko idatzi; idaztearen neurria, bederen, gaur egungo zenbait idazle ospetsuren produkzioa hartzen bada. Rulfok baino askoz gehiago ez, baina Rulfo miretsia ez ezik, maitatua ere baden herri honetan, gutxi batzuek irakurri dute arretaz B¨¢bel; biak izanik -nire iritzia da, eta iritzi modura hartzekoa- maila berekoak ipuingintzan.
Badirudi esperientzia klase bat, itxaropenetik etsipenera daramana hain zuzen, zatika, puskaka, ipuinka, besterik ezin daitekeela adierazi; poesiaz, alegia: bere burua aurkitzeko hitzaren lautada hartzen duen poesiaz, edo, bestela, kosakoen artean zaldiz ibili behar duen poesiaz, indarrez indarkeriaren aurka, ederrez edertasunaren aurka, zehatzez gerrako odol lurrinaren aurka.
B¨¢bel irakurtzea B¨¢belen ahotsa entzutea da, giza kondizioak eta giza esperientziak berarekin ekarritako infernuari buruz, baita infernu horren erdian harrizko txori zuria bailitzan, ageri den garbitasunari eta samurtasunari buruz ere. Aste honetan antzarak pasa dira gure teilatuaren gainetik eta B¨¢belen Nire lehen antzara izeneko ipuina etorri izan zait akordura. Savitski kosakoak honela hitz egiten dio Li¨²tovi, neurri batez B¨¢bel berari: "Honaino bidali zaituzte, eta ez dakite hemen antiojodunei zintzur egiten dietela".
Kosakoek gorroto diete betaurrekoak daramatzatenei, intelektualtzat hartzen baitituzte. Baina Li¨²tov intelektualak, B¨¢belek berak bezala, kosakoen indarra, kosakoen erraztasuna borrokan, kosakoen beldurrik eza maite zituen. Li¨²tovek, kosakoek beren artean har dezaten, antzara hil eta erre ondoren kosakoen artean banatuko du. Haiek beren artean onartuko dute, azkenik. Baina ipuinak halako aho-zapore mingotsa uzten du azkenik: "Eta nik amets egin nuen gau hartan eta emakumeak ikusi nituen ametsetan, eta nire bihotza, bakarrik, haragi gorri, odoletan zen, hilketaren damuz".
Ipuinak amaieran errealitate gordina erakusten du, zauriz jositako errealitatea. Eskola txikian geundenean, baziren baserritar trakets, zakar baina indartsuak, harrapatzen gintuzten bakoitzean beltzak pasaratzen zizkigutenak, eta hala ere guk, orduko mutiko herabeak, haiek bezalakoak izan nahi, haien artekoak, eta geure buruak lotsarazterainoko ekintzak eta balentriak egiten genituen haien ona, haien benedikazioa, haien onarpena lortzearren, eta zenbat eta ahaleginduago guk, orduan eta gogorragoak haiek gurekin. Indarra -geroxeago jakin genuen- ez da sekula asetzen. Eta urteak aurrera joan diren arren, nago oraindik ere jende asko dabilela, hemengoa ez izanik, hemengoa izan nahian, edo, bestela esanda, "haien artekoa" ez izanik "haien artekoa" izan nahian.
B¨¢belek, betaurrekodun gizonak, inongoa ez izatea lortu zuen. Inork ez daki non den haren gorpua, zein zokotan galdu zen haren isiltasun triste eta jostorratz zulotik iragaiten diren milaka bihotz bezain estua.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.