Kultur eskaintza zabala Getxon V. Euskararen Jardunaldietan
Getxoko Kultur Etxeak amorez eta umorez osaturiko egitarau zabala prestatu du abenduaren 4erarte luzatuko den Euskararen Jardunaldien bostgarren ediziorako. Urtero bezala, euskararen erabilpena bizitzaren alor guztietara zabaldu eta finkatzea helburu duten jaurdunaldi hauek euskal kulturaren azken uztako fruituak zabalduko ditu dohainik Getxoko kaleetan zehar.
Umorearen alorrean, esate baterako, Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariagak osatzen duten hirukoteak hizkuntzaren ezkutuko trikimailuak plazaratuko ditu azaroaren 26an, Algortako Piper's Irish Pubean, Euskara lardazkatzeko manerak izenburuko ikuskizun xelebrearen eskutik.
Eszenatoki berean, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek Euskara senzilloaren manifiestoa aurkeztuko dute abenduaren 4ean, euskaldun berrien gora-beherei buruz iseka eginez.
Gai bera erabiliko dute bi egun lehenago Gorringo Taldeko kideek Getxo Antzokian, Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel obraren antzezpenean.
Musikaren alorrean, Estatu Batuetan horren harrera ona lortu duen Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren Zaharregia, txikiegia agian izeneko poesia eta musika ikuskizuna Getxoko Antzokiko eszenatokiaz jabetuko da azaroaren 28an; eta hurrengo egunean, San Nikolas Plazan kokatutako karparen azpian, Bide Ertzean-en kontzertua izango da iluntzeko zortzi t'erdietatik aurrera, taldearen disko berria aurkezteko.
Kontzertua hasi baino lehen, Etxahun Lekue eta Fredi Paia bertsolariek eta Martin I, Martin II eta Erauskin pilotariek Bertso-pilota ikuskizun berria aurkeztuko dute, antzinako ohitura zahar hau berreskuratuz.
Bertsoak eta pilota
Bertsozaleek Jon Maiak zuzendutako Karidadeko Bentaz ere gozatzeko aukera izango dute abenduaren 1ean, Algortako Kultur Etxean, eta kirola egitea gustuko dutenek, Jardunaldien lehenengo egunerako prestatu den aerobic maratoiaz gain, Haimar Zubeldia, Agurtzane Elorriaga eta Julian Gorosperen arteko Bizikleta euskaraz izenburuko mahaingurua ikusteko aukera izango dute.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Getxoko euskaltegietako ikasleek Euskaltegien Arteko II. Olinpiadetan parte hartuko dute, gelan ikasitakoak praktikatzeko asmoz.
Detraka Taldearen Zirkus mirkus, Getxoko egoera linguistikoaren inguruko mahainguru bat eta euskal produktuen katalogoa eta ludoteka dira Getxoko V. Euskararen Jardunaldien beste osagaiak. Egitarauari behar bezalako amaiera emateko, abenduaren 3an Gozategi taldeak eskainitako erromeriaz gozatu ahal izango dira San Nikolas plazara hurbiltzen diren guztiak.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.