Bizitza sentsazioa
Zazpigarren poema liburua argitaratu du Juan Ramon Madariagak (zortzigarrena, erdaraz atera zuena kontuan hartuz), Izozmendiak izenekoa. Izenak gogora ekartzen du Benjam¨ªn Prado poeta lagunaren Iceberg liburua, baina, nire iritziz, poema molde desberdina darabilte.
Poesian hasi zenean, Heriotza, Amodioa eta Bizitza, poesia handiaren gai nagusiak, erabiltzen zituela esan zuen idazleak. Orain, Bizitza tratatzeko tenorea heldu dela dirudi, edo hobe, bizitzan amets eta errealitatearen artean dagoen mundua, urtuz doan mundua azaltzeko unea. Izozmendiak itsasora sartzen dira eta urtuz doaz, ametsak eta utopiak bezala, eta norabide gabe doaz itsaso handitan, gure bizitza ere norabide gabe doan gisa.
Gai nagusiak maite baditu ere, Madariagaren poesiak badu txikitasunaren erabilpen berezi bat, begiradaren unean jarria. Hemen ere bai, "sentsazio bat da nire pentsamendua", eta pentsamenduetan baino gehiago ikusten ditu sentsazioak, oso inguru hurbilean: ezkaratzeko tomateetan, egunerokotasunaren paisaian, beti ere ustelkeriaren barnean "muin gozoa" aurkitu nahiz.
Tonu txiki hori sortzeko orduan izaten ditu bere arrakastarik handienak Juan Ramon Madariagak, baina poema liburu honetan askotxo jokatu du pilaketarekin, eta egituraketa horrek pisua eman die testuei.
Hizkera eta poesiaren tratamenduaren aldetik ere, aldaketak agertzen dira: alde batera utzi dira Iparraldeko hizkeraren xarma eta gutxitu (ez dira guztiz desagertu) paisaia urrunen lilura. Egunerokotasuna eta hurbiltasuna atera dira irabazle, hizkera sinple bezain garden baten mesedetan.
Hala ere, poemak beti klabe bi ditu, bata aipatua da eta bestea, mundu isil baten adierazpen isila. Madariagaren poesia plano bien arteko jokoan mugitzen da; horregatik mantentzen du xarma. Egunerokotasuna beste zerbaiten adierazgarri delako, alegia.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.