Hileta kantu ahaztua
Bihotz zailduak izanik, heriotza nahiago izan zuten, errenditu baino". Horrelaxe hasten da Cecil Day Lewis ingeles idazlearen The Nabarra olerki narratiboa, zeharka Washingham historialariaren hitzak gogoratzen dituena, 1350ean ingeles eta euskaldunen artean izandako itsas batailari erreferentzia eginez. The Nabarra olerkia euskaldunontzat erabat oharkabean pasako zen, Jesus A. Etxezarraga eta Luigi Anselmiren eskuetara iritsi izan ez balitz.
Gutxi dira kanpoko literaturetan gure berri ematen duten lanak, eta hau harribitxi horietakoa da, orain arte ezkutuan edo ibili izan zaiguna. The Nabarra argira jaio da gure plazan Labayruren Idatz & Mintz aldizkariaren eskutik. 37. alean, Etxezarragaren sarreraren ondoren, Anselmik euskarara egin duen itzulpena agertzen da ingelesezko originalaren ondoan.
Olerki honek 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako aurrean euskal armadaren arrantza-ontzi armatuen eta Canarias gudaontzi faxistaren arteko bataila kontatzen digu, batez ere, Nabarra izeneko bouaren akabera heroikoa, zeinak azken hatsa bota arte amore eman gabe borrokari eutsi baitzion. The Nabarra olerkia Day Lewisen Overtures to Death liburuan agertu zen lehenengo aldiz, 1938an, Espainiako Gerra Zibila amaitu gabe zegoela.
The Nabarra heroismo militarrari eskainitako azken olerkietakoa dugu, euskal gudari haien aldeko hileta kantua, benetako hileta bikingoa, Etxezarragaren esanetan. Handik lasterrera hasiko zen Bigarren Mundu Gerraren jasoerek mota honetako epika egiteko gogoa kenduko zuten betiko. Egileak berak liburuan aitortu zuenez, olerkiak George L. Steeren The Tree of Guernica liburuan kontatzen den gertakariaren bertsioa jarraitzen du, eta bertatik jaso zituen Matxitxakoko batailaren irudi eta deskribapen asko.
Cecil Day Lewis (1904-1972) idazle, itzultzaile eta irakaslea, elizgizon protestantearen semea, Ballintbbuerten jaio zen, Irlandan. Umetan Londresera joan eta Oxforden egin zituen ikasketak. Lan zabala izan arren, Day Lewis ezagunagoa dugu bere Nicholas Blake ezizenarengatik (hogei polizi eleberri idatzi zituen ezizen horren pean) eta Daniel Day-Lewis aktorearen aita izateagatik. Espainiako gerran parte hartu zuten idazle ezkertiar asko bezala, estalinismoak desenkantatuak alderdi komunistatik urrundu zen. Day Lewisek dohain eta maisutasun aparta irakutsi zuen olerki narratiboak idazteko, The Nabarra, kasu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.